Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2016ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2844

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 430/2015 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Maria Dublang Cabrerak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, 430/2015 espedientea bideratzen ari da, Concepcion Berta Salgado Álava zigortuari dagokiona, zeina Barakaldon jaio 1964-12-08an (NAN: 30579195), eta Sopelan bizi baita (haren azken helbidea: Kukullu kalea 53, 3.a esk., Sopela); Marcosen eta Blancaren alaba, egun ez dakigu non dagoen. Prozedura horretan probidentzia eman da 2015-09-04an, eta honela dio hitzez hitz:

RUTH ALONSO CARDONA MAGISTRATUAREN PROBIDENTZIA

Bilbao (Bizkaia), 2015eko irailaren 4a.

Berri eman da; ikusirik Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak bidalitako jakinarazpena, non adierazten baita Concepcion Berta Salgado Álava zigortua ez dela agertu zerbitzu horretan, batu bekie dagozkion jarduketei; ebazpen honen bidez ohartarazten zaio zigortuari ezen jakinarazpen hau egin eta astebeteko epean Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzura agertu beharko duela, Bilboko 7 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiak (Ejec 235-13-1) ezarritako 60 egunak betetzeko egindako egitasmoa betetzeko hasiera-eguna zehazteko, eta ohartarazten zaio ezen, hori egiten ez badu, horren lekukotza bidaliko dela Bilboko guardiako epaitegira, jakiteko ea egitateok kondena urratzeko delitu diren, eta epaitegi honek deklaratzeko jarritako zigorra ez dela bete.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Zigorrak Kudeatzeko Bizkaiko Euskal Zerbitzuari, eta adierazi epe egoki bat igarota zigortua ez bada agertzen epaitegi honi jakinarazteko.

Epaileak agindu eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Concepcion Berta Salgado Álava zigortua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen eta errekerimendu gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamaseiko maiatzaren hamazortzian; halaber, ohartarazten zaio ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala