Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2016ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2836

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 330/2012 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 330/2012 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Lourdes Raquel Palacios.

Alderdi demandatua: Carlos Alberto Clemente.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik:

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 330/2012 (O) prozedura bideratu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita 2016ko maiatzaren 25ean; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego honetan.

Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko maiatzaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala