Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2016ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2830

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 3koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2015eko uztailaren 8ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

2015eko uztailaren 16an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen 2015eko uztailaren 8ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Horren bidez, deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei hizkuntza-proiektu batik bat hirueledunak (eta eleaniztunak) garatzeko eta, proiektu horiei lotuta, irakasleek atzerriko hizkuntzako prestakuntza jasotzeko 2015-2016 ikasturtean.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak ebatzi zuen deialdia, eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 13.2 artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 8ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei hizkuntza-proiektu batik bat hirueledunak (eta eleaniztunak) garatzeko eta, proiektu horiei lotuta, irakasleek atzerriko hizkuntzako prestakuntza jasotzeko 2015-2016 ikasturtean (2015eko uztailaren 16ko EHAA, 133. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 3a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala