Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

124. zk., 2016ko ekainaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2829

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 31koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, argitara ematen duena Balorazio Batzorde bateko kideen izendapena eta osaera; batzorde horren ardura honako hau izango da: 2016. urtean Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen Aginduaren babespean aurkeztutako eskabideak ebaluatzea (Bitartez deialdia).

Aztertu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 24ko Agindua, 2016. urtean Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena (Bitartez deialdia).

Kontuan izanda aipatutako Aginduaren 10. artikuluak adierazten duela deialdi honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratuko dela, eta kideen izendapena eta haren osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (bost aditu-profesional, aztertu beharreko diru-laguntzaren gaiarekin zerikusia dutenak):

Irene Basilio Intxausti andrea.

Rakel Esparza Sanz andrea.

Begoña Guzman Sanchez andrea.

Fernando Saenz de Ugarte Balza jauna.

Iker Tolosa Lafuente jauna.

Idazkaria: Mikel Etxeberria Agirresarobe jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Ordezko idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 31.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala