Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2016ko ekainaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2818

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak 2016ko maiatzaren 18an hartutako Erabakia jakinarazteko dena. Erabaki horren bitartez, entzunaldia eskaintzen da, Arocena hotelari baja ematea ebatzi aurretik.

Aipatu erabakia jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Aipatu epea igaro eta entzunaldi-izapidea baliatu ez bada, establezimenduari baja emango zaio EAEko Enpresa Turistikoen Erregistroan.

ERABAKIAREN LABURPENA:

102/2001 Dekretuaren 12. artikuluko 3. paragrafoaren eta ondorengo aldaketen arabera, itxiera oro dagokion lurralde-ordezkaritzari edo Turismo Administrazioaren organo periferikoari jakinarazi beharko zaio, aldez aurretik. Bederatzi hilabetetik gorako aldi baterako itxiera bada, establezimenduaren behin betiko baja eragingo du. Itxieraren berri ematen ez bada, Turismo Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa Turistikoen Erregistroko baja izapidetuko du, ofizioz; hala ere, eta baja eman aurretik, entzunaldirako 15 egun balioduneko epea ematen zaio, egoki irizten dien alegazioak aurkez ditzan.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2016ko maiatzaren 30a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIÉRREZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala