Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

122. zk., 2016ko ekainaren 28a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2793

EDIKTUA, 111/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 111/2015 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Honda Bank Gmbh -Sucursal en España.

Alderdi demandatua: Roberto Garcia Revuelta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

13/2016 EPAIA

Epailea: Ines Soria Encarnación.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko otsailaren bia.

Alderdi demandatzailea: Honda Bank Gmbh -Sucursal en España.

Abokatua: Maria Jose Martin Rodríguez.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Alderdi demandatua: Roberto Garcia Revuelta.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: betebeharrak.

XEDAPENAK

Roberto García Revuelta-ren aurka, Honda Bank GMBH Sucursal España-ren izenean eta ordez Jose Felix Basterrechea Aldana prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten da partez.

Auzi-jartzaileari 23.545, 97-ko zenbatekoa pagatzera kondenatzen da Roberto García Revuelta.

Demanda aurkeztu zenetik aurrera sortutako legezko interesari buruzko erreklamazioa ez da baiesten.

Alderdi demandatuari ezarri zaizkio kostuak.

Roberto Garcia Revuelta demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko maiatzaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala