Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2016ko ekainaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2784

IRAGARKIA, Honen bidez, trafiko, zirkulazio eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan jarritako berrikuspen errekurtso eta eskaerek dituzten akatsak zuzentzeko errekerimenduak jakinarazten dira.

Jakinarazpen pertsonala egiten ahalegindu arren ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da berrikuspen errekurtso eta eskaerek dituzten akatsak zuzentzeko errekerimenduak jakinarazteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horietan– xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau banakako jakinarazpena izango da interesdunentzat, honako ohartarazpen hauekin:

Lehenengoa.– Akatsa 10 egun balioduneko epean zuzendu beharko duzu, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Bigarrena.– Idazkia posta ziurtatu bidez bidali beharko duzu bulego honetara: Trafiko Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz; edo, bestela, Zuzenean zerbitzuko bulegoetan edo 30/1992 legearen 38.4 artikuluak aurreikusten dituen gainerako lekuetan ere aurkez dezakezu. Era berean, ziurtagiri digitala edukiz gero, www.euskadi.eus/trafikoisunak web-orrian aurkez dezakezu.

Hirugarrena.– Epea amaituta, akatsa zuzendu gabe badago, zure eskaeran atzera egin duzula ulertuko da.

Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1):

L: 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua.

B: 1428/2003 Errege Dekretua, 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuarekin lotuta.

G: 772/1997 Errege Dekretua, Gidarien Araudi Orokorra.

J: 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra.

M: 8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Aseguruari buruzko Legea.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 31.

Trafikoko zuzendaria,

GARBIÑE SÁEZ MOLINUEVO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala