Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2016ko ekainaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2776

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ekonomia eta Finantzen zuzendariak, kontratazio-organoa den aldetik, 2016ko maiatzaren 27an emandako ebazpena. Ebazpen horretan erabakitzen da uko egitea kudeaketa sanitarioko konpetentzia aurreratuen programa bat kontratatzeko G/304/20/1/1463/O001/0000/122015 espedientean izapidetutako esleipen-prozedurari.

Erreferentziako kontratazio-espedientearen lizitazio-prozedura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2016ko urtarrilaren 13an, 7. zenbakian. Espediente horretan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ekonomia eta Finantzen zuzendariak, 2016ko maiatzaren 27an, Ebazpena eman zuen, eta xedapen-zatian hau ezartzen da:

1.– Erabakitzea kudeaketa sanitarioko konpetentzia aurreratuen programa bat kontratatzeko G/304/20/1/1463/O001/0000/122015 espedientea izapidetzeko prozedurari uko egitea, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 155.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta libre da beste prozedura bat hastea.

2.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

3.– Argitara ematea ebazpen hau Osakidetzako Kontratatzailearen profilean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, behar diren ondorioetarako.

4.– Administrazio-bidea amaitzen ez duenez, ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Administrazio Kontseiluari, jakinarazi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107., 114. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoarekin bat (4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori), eta egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere jar daiteke.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 8a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,

ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala