Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2016ko ekainaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2773

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen dituen hainbat eraikinetako garbiketa eraginkorrera bideratutako zerbitzu teknikoak, administratiboak eta kudeaketa-zerbitzuak emateko kontratua (2016-2017) formalizatu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea tramitatzen duen atala: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: KM/2016/002.

d) Kontratugile profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen dituen hainbat eraikinetako garbiketa eraginkorrera bideratutako zerbitzu teknikoak, administratiboak eta kudeaketa-zerbitzuak ematea.

c) Loteak:

1. lotea: Lakuako eraikin gunea.

2. lotea: Samaniego kaleko 2. zenbakiko eraikina.

3. lotea: Artxibategi eta Biltegi Nagusia (Zubibarri kalea, 10).

4. lotea: Zuzenean zerbitzuko lokalak (Ramiro Maeztu kalea, 10).

5. lotea: Arabako Artxibategi Historikoa (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila).

d) CPV: 90911200.

e) Lizitazio-iragarkia non argitaratu den: DOUEn, BOEn, EHAAn eta kontratugilearen profilean.

f) Lizitazio-iragarkiaren argitaratze-data: EHAA, 2015eko irailaren 29a.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 5.677.893,97 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 3.154.385,54 euro. Zenbateko osoa: 3.816.806,52 euro.

6.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Esleipen-data: 1., 3., 4. eta 5. loteak 2016ko urtarrilaren 7an; 2. lotea: 2016ko maiatzaren 11n (UNI2 SA aurreko esleipendunaren ukoaren ostean).

b) Formalizazio-data: 3. eta 5. loteak (2016ko otsailaren 1ean; 1. eta 4. loteak (2016ko apirilaren 27an eta 2016ko apirilaren 6an, helegite berezia ezetzi ondoren), eta 2. lotea 2016ko ekainaren 3an.

c) Kontratistak: 1. lotea: Clece SA; 2. lotea: Impacto SL; 3. lotea: Limpiezas Gutierrez SA; 4. lotea: Impacto SL; 5. lotea: Clece SA

d) Esleipenaren zenbatekoa. Urteko zenbatekoak. Guztira. 1. lotea: 1.490.047,61 euro; 2. lotea: 268.140,80 euro; 3. lotea: 16.278,47 euro; 4. lotea: 20.165,86 euro; 5. lotea: 83.176,20 euro.

e) Esleitutako eskaintzaren abantailak: honako hauen konbinazioa: prezioa % 70; lan egitasmoa % 30.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 14a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala