Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2016ko ekainaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2766

EDIKTUA, adostasunezko banaketari buruzko 326/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 326/2016 adostasunezko banaketa.

Demandatzailea: Maria Teresa Cordoba Sanz.

Abokatua: Ana Gallego Vallina.

Prokuradorea: Marta Martinez Perez.

Demandatua: Gregorio Garcia Sanz.

Gaia: banaketa.

Aipatu judizioan, dekretua eman zen 2016-04-29an, eta hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Gregorio Garcia Sanzek eta M T C G-k osatutako ezkontzaren banaketa eta desegitea agintzen da, baita ezkontzaren araubide ekonomikoarena ere.

2.– Halaber, onartzen da ezkontideek 2016ko apirilaren 4an proposatutako hitzarmen arautzailea, ezkontzaren araubide ekonomikoan barne hartua.

3.– Bidal bedi exhortoa Santurtziko Erregistro Zibilera orri-bazterreko oharra egin dezaten.

4.– Ebazpen hau irmoa da. Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Gregorio Garcia Sanz demandatua egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko maiatzaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala