Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2016ko ekainaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2763

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Mutrikuko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Elikagai-industrien eta Akuikulturaren Garapen Iraunkorrerako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Mutrikuko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Elikagai-industrien eta Akuikulturaren Garapen Iraunkorrerako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren izen espezifikoa aldatzeko aurkeztutako proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Elikagai-industrien eta Akuikulturaren Garapen Iraunkorrerako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Kardala» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua izango du izena. Ikastetxe hori Mutrikuko udalerrian (Gipuzkoa) dago, Portu kalea z/g helbidean, eta 20015068 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 20a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala