Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

121. zk., 2016ko ekainaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2762

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 24koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Euskadiko Editoreen Elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuok gordailutzea agindu eta horren berri emateko dena.

Ikusirik sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea, Euskadiko Editoreen Elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta Elkarteko idazkariak aurkeztutako dokumentazioari buruzkoa, ebazpen hau ematen da, honako aurrekarietan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko maiatzaren 16an, aipatu enpresa-elkartearen estatutu-aldaketari buruzko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzea eskatzeko dokumentazioa aurkeztu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentuak daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia, ohiko batzar orokorrak hartutako erabakiaren ziurtagiria non aldaketaren erabakia jasota baitago, aldatutako estatutuak eta pertsona izenpetzaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da elkartearen jarduketa-eremua, eta haren eremu funtzionala estatutuetako 5.3 artikuluan jasota dago.

Laugarrena.– 2016ko apirilaren 27an, elkartearen estatutuen gaineko errekerimendua egin zitzaion, egiazta dezan enpresaburuek eta haien kargura dauden langileek osatzen dutela elkartea, eta errekerimendua legez ezarritako baldintza eta epeetan bete dute.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuko 11.m) artikulutik datorkio organo honi Sindikatuen eta enpresa-elkarteen estatutuen gordailutzea formalizatzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatu enpresaburuen elkartearen estatutuak aldatzeko erabakiaren eta aldatutako estatutuen dokumentazioa onartzea gordailua egiteko, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Editoreen Elkartearen estatutuak aldatzeko erabakiaren eta elkarte horren estatutu aldatuen erabakiaren ziurtagiria gordailutzeko agintzea.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ematen den egunetik bertatik izango du indarra.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6. artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 24a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala