Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2016ko ekainaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2755

IRAGARKIA, interesdunari jakinarazteko Industriako sailburuordearen, 2016ko maiatzaren 4ko Ebazpena, zeinaren bidez ez-betetze espedientea hasi zaion Elkar Berri Nexas Rodyzan S. Coop. enpresari, Gauzatu-Industria programaren esparruan eman zaion diru-laguntza bat dela eta (Gauzatu-Industria programa, 2010eko deialdia (espedientea: GZI-0064-2010).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan– xedatutakoa betetzeko.

Legezko ohartarazpenak: 15 eguneko epea ematen zaio interesdunari, bere interesak babesteko egoki iritzitako guztia adieraz dezan.

Hautsitako araua: Euskal Autonomia Erkidegoaren Gauzatu-Industria programako arauak.

Eranskinean aipatutako sozietate inputatu hori jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 31.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala