Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2016ko ekainaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2746

67/2016 EBAZPENA, ekainaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Euskal Estatistika Erakundearen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritzako erregistratzaileen eta Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoaren arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-erregistroetan gordetzen diren erregistroko inskripzioak eta urteko kontuak estatistikaren aldetik ustiatzeko.

Euskal Estatistika Erakundeak lankidetza-hitzarmena hori sinatu du; beraz, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Estatistika Erakundearen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritzako erregistratzaileen eta Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoaren arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-erregistroetan gordetzen diren erregistroko inskripzioak eta urteko kontuak estatistikaren aldetik ustiatzeko; eranskinean dago testua.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 8a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN EKAINAREN 8KO 67/2016 EBAZPENARENA

Lankidetza-hitzarmena, Euskal Estatistika Erakundearen, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritzako erregistratzaileen eta Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoaren artekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-erregistroetan gordetzen diren erregistroko inskripzioak eta urteko kontuak estatistikaren aldetik ustiatzeko.

Vitoria-Gasteizen bildu dira, 2016ko martxoaren 16an.

Batetik:

Josu Mirena Iradi Arrieta jauna, Euskal Estadistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadísticaren (aurrerantzean, Eustat) zuzendari nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak esleitutako eskuduntzak baliatuta, Gobernu Kontseiluak 2016ko martxoaren 1eko bilkuran emandako baimena dela bide.

Bestetik:

Juan Alfonso Fernández Núñez jauna, Bizkaiko I. merkataritzako erregistratzailea; 2009ko otsailaren 13an jabetu zen karguaz.

Iñigo Basurto Solagurenbeascoa jauna, Bizkaiko II. merkataritzako erregistratzailea; 2009ko otsailaren 13an jabetu zen karguaz.

Carlos Alonso Olarra jauna, Bizkaiko III. merkataritzako erregistratzailea; 2008ko urriaren 2an jabetu zen karguaz.

Joaquín Pedro Torrente García de la Mata jauna, Gipuzkoako merkataritzako erregistratzailea; 1987ko azaroaren 9an jabetu zen karguaz

Esteban Moyano Morales jauna, Arabako merkataritzako erregistratzailea; 2008ko martxoaren 1ean jabetu zen karguaz.

Eta bestetik:

Gonzalo Aguilera Anegón jauna, Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoaren dekanoa (2013ko urriaren 22an aukeratua, karguaz jabetzeko aktaren arabera), Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoaren ordezkari gisa.

HONAKO HAU ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen arabera, eustaten eginkizunen eta helburuen artean dago estatistikak egitea, hau da, kontu ekonomikoak, adierazle ekonomikoak, sozialak eta demografikoak, erroldak, laginketa eragiketak edota beste edozein motatakoak, estatistika-datuak eta administrazio-datuak abiapuntu hartuta eta aldizkakotasuna berdin diolarik.

Era berean, Eustaten helburua da estatistika-informazioa lortzea baliabideen efizientzia eta ekonomia aintzat hartuta, ahal dela, enpresei informazio-eskaera gehigarririk egin gabe. Beraz, helburu horiek lortzeko, lehentasunezko zeregin bat da administrazio-erregistroak ustiatzea.

Bigarrena.– Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritzako Erregistroen eginkizunen artean dago beren lurralde-eremuan egoitza duten sozietateen inskripzioak edota aldaketak jasotzea, baita haien urteko kontuak gordailutzea ere.

Hirugarrena.– Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoak ekimen bat abiarazi du enpresek gordailututako kontabilitate-egoeren inguruko informazioa prozesatzeko, bildutako informazioa balidazio- eta kontsistentzia-prozesuetatik igaro eta zenbakizko fitxategietan jasotzeko.

Laugarrena.– Erakunde horiek interesa dute lankidetzan aritzeko, eskura dagoen informazioa hobeto eta modu efizientean aprobetxatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoaren dinamika ekonomikoa hobeto ezagutzeko.

Horregatik,

ERABAKITZEN DUTE:

Lankidetza-hitzarmen hau sinatzea. Hona hemen klausulak:

1. klausula.– Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmenaren xedea da erregistroko inskripzioen eta Merkataritzako Erregistroetan gordailututako kontuen aprobetxamendu estatistikoa egitea, Eustatek Jarduera Ekonomikoen Direktorioa eguneratzeko, hainbat sektoretako kontu ekonomikoak prestatzeko –bai eta haien eratorriak ere, Kontuen Europako Sistemaren arabera prestatuak–, urteko kontuen ereduen ondare-masak aztertzeko eta aberastasun enpresarialaren gaineko azterketak egiteko.

2. klausula.– Merkataritzako Erregistroen lanak eta betebeharrak.

a) Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritzako Erregistroek honako hau emango diote eustati urtero: erregistratutako sozietate berrien zerrenda (haien datu orokorrekin: erregistroko identifikazioa, sozietatearen izena, egoitzaren helbidea, IFK, sozietatearen xedea eta Erregistroak dituen beste zenbait datu orokor, baldin eta hitzarmen honen xedeari dagokionez egokiak badira), desegindako sozietateen zerrenda, bai eta indarreko inskripzioetan izan diren aldaketa nagusien zerrenda ere (egoitza soziala, izena, sozietatearen xedea, eraldatzea, fusioa, sukurtsala irekitzea eta hitzarmen honen xedeari dagokionez garrantzitsuak diren beste datu batzuk).

Informazio hori euskarri magnetikoan emango da, 1. eranskinean adierazitako formatuan; hori aldatu egin ahal izango da, Jarraipen Batzordean adostuta, baina Erregistratzaileen Elkargoko prozedura informatiko orokorretara egokitzeko modukoa izango da betiere. Erregistro-egintza egiten den urtearen ondorengo urteko martxoan (t+1) emango dira nagusiki urte bakoitzeko (t) datuak.

b) Merkataritzako sozietateek irudi formatuan eta formatu digitalean gordailututako kontabilitate-egoeren gaineko informazioa emango diote Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritzako Erregistroek Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoari.

c) Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritzako Erregistroek Eustati emango diote ezarritako balidazioen arabera iragazitako enpresei buruzko kontabilitate-egoera prozesatuak, 2. eranskinean ezarritako formatuan (formatu hori aldatu egin ahal izango da, Jarraipen Batzordean adostuta, baina Erregistratzaileen Elkargoko prozedura informatiko orokorretara egokitzeko modukoa izango da betiere), eta Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargotik jasotako tabulazioko eta erantsita aurkezteko dokumentuak.

Kontabilitate-egoerak balidatuta egongo dira, Erregistratzaileen Elkargoak erabiltzen ohi dituen balidazioen arabera (datuen tratamendurako metodologian daude adierazita). Lan horiek egitean, ekitaldi ekonomiko bati (t) buruzko kontabilitate-egoeren gaineko informazioa hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehenago emango da Merkataritzako Erregistroan (t+2), eta % 50 baino gehiago aurkezten den urteko urriaren 15a baino lehen (t+1) emango da.

3. klausula.– Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoaren lankidetza.

Erregistratzaileen Elkargoak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritzako Erregistroei emango dizkie kontabilitate-egoeren prozesamendu informatikoaren emaitzak (irudiak datu bihurtzeko erregistroetatik bidali diren kontabilitate-egoerena), bai eta automatikoki balidatutako gordailu digitalak ere, eta denak trukerako formatu digital homogeneo bakar batera bihurtuko dira, 2. eranskinean zehazten denez.

4. klausula.– Eustaten lanak eta betebeharrak.

a) Eustatek Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritzako Erregistroetatik, euskarri magnetikoan, honako hauek hartuko ditu: sozietateen eta inskripzioen zerrenda, sozietateen aldaketak edo ezerezteak, eta gordailututako kontabilitate-egoerak, behin hitzarmen honetan ezarritako betekizun teknikoak betetzen dituztela egiaztatu ondoren. EUSTATi emandako datuak sekretu estatistikoaren menpe egongo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1998ko otsailaren 17an emandako Instrukzioan (hil horretako 27ko BOEn argitaratua) ezarritakoarekin bat etorriz; izan ere, emandako datuak ezin dira argitaratu, baldin eta erantsita argitaratzen ez badira.

b) Eustatek dagozkion tratamendu estatistikoak egingo ditu, informazio hori erantsita emateko; izan ere, Eustatek zehazten dituen hedapenerako formatu normalizatuetan integratuko ditu.

c) Eustatek Jarduera Ekonomikoen Direktorioak eguneratzeko lanetan jasotako informazioak sartuko ditu, informazioaren osotasuna egiaztatzeko eta berrikusteko prozeduren arabera –edozein informazio-iturriren tratamendua egitean lan hauetan ohikoak direnak–. Modu berean, kontabilitate-egoerak kontu ekonomiko sektorial edo erantsietan sartzean, balantzeen azterketak sartzean eta aberastasunaren ikerketak sartzean, Eustatek egokien iritzitako metodologia eta prozedurak erabiliko dira, eta mota horretako lanak egiteko sistema estandarizatuetara egokituak izango dira.

d) Eustatek konpromisoa hartzen du edozein argitalpen edo produktu estatistikoren erreferentzia metodologikoetan iturri gisa aipatzeko Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritzako Erregistroak eta Erregistratzaileen Elkargoa, datuak prestatu eta prozesatzean parte-hartzaile gisa.

e) Eustatek, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Merkataritzako Erregistroek eta Erregistratzaileen Elkargoak konpromisoa hartzen dute dagozkien lanak egiteko informazioaren kalitatea hobetzeko xedez. Lan horiek Jarraipen Batzordean zehaztuko dira.

5. klausula.– Lanak hedatzeko aukera.

Eustatek interesa dauka bere lurralde eremuan kokatutako tokiko unitate guztien jarduera ekonomikoaren jarraipena egiteko, nahiz eta kasu batzuetan unitate horiek Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko enpresenak izan (egoitza soziala EAEtik kanpo dutenena) eta, beraz, EAEtik kanpoko Merkataritza Erregistroetan inskribatuta egon.

Eustatek Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargora bidaliko du, erabakitzen den formatuan, sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izan arren bertan jarduera ekonomikoa duten enpresen zerrenda. Enpresa horiei dagokienez, erregistratutako kontabilitate-egoerak lortzera (lortzeko aukerarik balego) bideratutako jarduerak egingo ditu Erregistratzaileen Elkargoak.

6. klausula.– Finantziazioa eta ordaintzeko modua.

a) Hitzarmen honetatik eratorritako betebehar ekonomikoak Eustaten 2016ko aurrekontuaren kontura finantzatuko dira.

b) Eustatek hitzarmen honen bidez hartutako obligazioaren ordainketa honela egingo da:

2. klausulako a) letran adierazitako datuak ematean, berrogei (0,40) euro-zentimo, gehi dagokion BEZa, ordainduko da 2.a) klausulan aipatzen diren sozietateen alta, baja eta inskripzioetako aldaketetako bakoitzagatik.

Bestetik, 2. klausulako c) letran adierazitako informazioa dela-eta, honako kopuru hauek ordainduko dira:

Irudi formatutik datorren kontabilitate-egoera bakoitzeko: euro bat eta berrogeita hamahiru zentimo (1,53) -, gehi dagokion BEZa.

Formatu digitaletik datorren kontabilitate-egoera bakoitzeko: laurogeita hamahiru (0,93) euro-zentimo, gehi dagokion BEZa.

Kopuru horietatik, datuen prozesuak dakartzan gastuak finantzatzeko, Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Elkargoak, dagokion fakturaren bidez, honako kopuru hauek hartuko ditu:

Irudi formatutik datorren kontabilitate-egoera bakoitzeko: laurogeita hamazazpi zentimo (0,97), gehi dagokion BEZa.

Formatu digitaletik datorren kontabilitate-egoera bakoitzeko: hogeita hamabost zentimo (0,35), gehi dagokion BEZa.

Emandako datuengatik merkataritzako erregistratzaile bakoitzari ordainduko zaizkio kopuru horiek.

Hala ere, Bizkaiko I., II. eta III. merkataritzako erregistratzaileek emandako datuei dagokienez, Registro Mercantil de Bizkaia Comunidad de Bienes ondasun-erkidegoari (IFZ: E95546149) egingo dio ordainketa Eustatek.

Hori dela eta, Bizkaiko I., II. eta III. merkataritzako erregistratzaileek, hitzarmen hau sinatuta, baimena ematen diote berariaz eta eraz Registro Mercantil de Bizkaia Comunidad de Bienes ondasun-erkidegoari (IFZ: E95546149) haien izenean jaso ditzan hitzarmen honen ondorioz dagozkien ordainketak.

Bestetik, Eustat bere betebeharretik libre geratzen da Registro Mercantil de Bizkaia Comunidad de Bienes ondasun-erkidegoari (IFZ: E95546149) egindako ordainketarekin.

Eustatek, hitzarmen honetan jasotako obligazioak direla eta, merkataritzako erregistratzaileei 2016an ordaindu behar dion kopurua, guztira, ez da ehun mila euro (100.000) baino handiagoa izango.

7. klausula.– Jarraipen Batzordea.

Jarraipen Batzorde Paritarioa sortzea erabaki da. Batzorde horretako ordezkariak hauek izango dira:

Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoaren ordezkari bat.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Merkataritzako Erregistroetako ordezkari bana.

Eustaten lau ordezkari.

Hitzarmen hau interpretatu edo betetzean sor daitezkeen desadostasunak edo eztabaidak Jarraipen Batzorde Paritarioak ebatziko ditu.

8. klausula.– Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen hau 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Hitzarmena urtez urte luzatuko da, baldin eta horretarako kreditu nahikoa eta egokia egonez gero, salbu eta aldi bakoitzaren urriaren 31 baino lehen alderdietako batek besteari idatziz jakinarazten badio ez duela hitzarmena luzatzeko asmorik.

Hitzarmen hau luzatzen ez bada, hitzarmena iraungitzean sinatzaileek bete edo amaitu gabe dituzten obligazioak indarrean egongo dira, eta eskatu egin ahal izango dira guztiz bete eta alderdi hartzekodunak onartu arte.

Hitzarmen hau luzatzen bada, 6. klausulan (Finantziazioa) adierazitako kopuru guztiak luzapenaren aurreko urte naturaleko Kontsumoko Prezioen Indize orokorrak izandako igoeraren arabera (Estatistika Institutu Nazionalak argitaratua) eguneratuko dira.

9. klausula.– Eskumena eta jurisdikzioa.

Hitzarmen hau juridiko-administratiboa da, eta, 7. klausulan ezarritakoa eragotzi gabe, hitzarmenaren inguruan sortzen diren auziak Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioari jakinarazi behar zaizkio eta haren eskumenekoak izango dira.

10. klausula.– Azkentzea.

Hitzarmen hau azkendu ahal izango da, baldin eta, gutxienez bi hilabete lehenago, urte bakoitzeko azaroaren 1a baino lehen, erakunde sinatzaileetako batek berariaz jakinarazten badu.

Hitzarmen hau indarrean sartzean, 2003ko uztailaren 23an sinatutako hitzarmenaren indarraldia amaitu egingo da (Hitzarmena, 2003ko uztailaren 23koa, Eustaten, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Merkataritzako Erregistratzaileen eta Jabetzako eta Merkataritzako Erregistratzaileen Espainiako Elkargoaren artekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-erregistroetan gordetzen diren erregistroko inskripzioak eta urteko kontuak estatistikaren aldetik ustiatzeko).

11. klausula.– Datu pertsonalen babesa.

Alderdiek adierazten dute datu pertsonalak babesteko araudia ezagutzen dutela, betetzen dutela eta berariaz haren menpe jartzen direla, eta konpromisoa hartzen dute behar bezala erabiltzeko hitzarmen hau dela-eta lortzen dituzten halako datuak. Horretarako, honako hauetan ezarritakoa beteko dute: abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu pertsonalen babeserakoa; abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, Datu pertsonalen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren garapenerako erregelamendua onartzekoa; bai eta hitzarmena sinatzean indarrean dauden datuen babeserako xedapenak ere (edo hitzarmenak irauten duen bitartean indarrean egon daitezkeenak). Bi alderdiek onartzen dute hitzarmen hau dela-eta lortutako datu pertsonalak alderdietako bakoitzaren titulartasuneko fitxategietan sar daitezkeela. Horren xede bakarra izango da hitzarmenaren kudeaketa egokia egitea. Datuetara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka egiteko eskubideez baliatu ahal izango da, legez ezarritako eran, erakunde bakoitzaren egoitza sozialera komunikazioa bidaliz.

Horrela, bada, hitzarmenaren xede diren datuak zein mailatakoak diren ikusita, datu pertsonalen tratamendurako oinarrizko segurtasun-neurriak hartuko dira, baita parte-hartzaileen arteko informazioa trukatzean ere, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Eta aurreko guztiarekiko adostasuna adierazteko, agertutako alderdiek sinatzen dute, goian aipatzen diren lekuan eta egunean.

Eustat-Euskal Estatistika Erakundeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.

Jabetzako, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien Erregistratzaileen Espainiako Elkargoaren dekano-presidentea,

GONZALO AGUILERA ANEGÓN.

Bizkaiko I. merkataritzako erregistratzailea,

JUAN ALFONSO FERNÁNDEZ NÚÑEZ.

Bizkaiko II. merkataritzako erregistratzailea,

IÑIGO BASURTO SOLAGURENBEASCOA.

Bizkaiko III. merkataritzako erregistratzailea,

CARLOS ALONSO OLARRA.

Arabako merkataritzako erregistratzailea,

ESTEBAN MOYANO MORALES.

Gipuzkoako merkataritzako erregistratzailea,

JOAQUÍN PEDRO TORRENTE GARCÍA DE LA MATA.

I. ERANSKINA
ERREGISTRATUTAKO SOZIETATEEN HASIERAKO ZERRENDA.

Fitxategiaren egitura.

ASCII fitxategia izango da, iso8859-1 (latin1) karaktere-jokoa erabilita; erregistro bat izango du lerro bakoitzean, eta erregistro barruko eremuak banatzeko <|> (ascii 124) karakterea erabiliko da. Zenbakizko eremuek luzera finkoa dute, eta zeroz justifikatuko dira ezkerretik. Data-motako eremuek honako formatu hau izango dute: ee/hh/uuuu

Hasierako fitxategiaren erregistroek eremu hauek izango dituzte sozietate bakoitzeko, eta bertan adierazitako hurrenkeran:

(Ikus .PDF)

2015/01/09 Eustatek proposatuta erantsitako eremuak:

(Ikus .PDF)

Sozietate-moten egungo taula:

1.– Kolektiboa.

2– Mugatua.

3.– Anonimoa.

4.– Komanditario sinplea.

5.– Komanditarioa Akz.

6.– Laneko sozietate anonimoa.

7.– Kooperatiba.

8.– E.B.B.

9.– B.H.I.F.

10.– D.M.A.I.F.

11.– P.F.

12.– -E.I.T.

13.– E.I.E.T.

14.– Aurrezki-kutxak.

15.– Mutuak.

16.– Arrisku kapitaleko sozietatea (AKS).

17.– Arrisku kapitaleko erakundeak kudeatzeko sozietatea (AKEKS).

18.– Enpresa taldea (ET).

19.– Kirol sozietate anonimoa (KSA).

20.– Aldi baterako enpresa elkartea (ABEE).

21.– Laneko sozietate mugatua.

22.– Ondasun-erkidegoa 1997ko ekainaren 10eko MA.

23.– Sozietate zibilak 1997ko ekainaren 10eko MA.

24.– Beste sozietate mota batzuk 1997ko ekainaren 10eko MA.

25.– Kooperatibak 1997ko ekainaren 10eko MA.

26.– Elkarteak 1997ko ekainaren 10eko MA.

27.– Fundazioak 1997ko ekainaren 10eko MA.

28.– Gizarte zibila.

29.– Funtsen ondasun higigarrietako inbertsio funtsa.

30.– Ondasun higigarrietako inbertsio funts nagusia.

31.– Ondasun higigarrietako inbertsio funts menpekoa.

32.– Eraldaketarako nekazaritza sozietatea (ENS).

33.– Arrisku kapitaleko funtsa.

34.– Sozietate mugatua enpresa berria (SMEB).

35.– Higiezinen inbertsio funtsa.

36.– Inbertsio funtsa.

37.– Europako sozietate anonimoa (ES).

38.– Sozietate anonimo profesionala (SAP).

39.– Sozietate mugatu profesionala (SMP).

40.– Sozietate zibil profesionala.

41.– Sozietate mugatua enpresa berri profesionala (SMEBP).

42.– Sozietate kolektibo profesionala (SKP).

43.– Diru elektronikoko erakundea.

44.– Kooperatiba sozietate profesionala.

45.– Interes ekonomikoko portu taldea (IEPT).

46.– Laneko sozietate mugatu profesionala.

47.– Inbertsio Libreko Inbertsio Kolektiboko Erakundearen Inbertsio Kolektiboko Erakundea.

48.– Inbertsio Libreko Inbertsio Kolektiboko Erakundea.

49.– Europako kooperatiba-sozietatea.

50.– Laneko sozietate anonimo profesionala.

51.– Erantzukizun mugatuko ekintzailea (EME).

52.– Fundazio berezia (FB).

53.– Banku fundazioa (BF).

99.– Beste batzuk.

Urteko eguneratzea

Urtean zehar honako egintzetako bat inskribatu duten sozietateen fitxategi bat bidaliko da urtero-urtero:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

2015/1/9 Eustatek proposatuta erantsitako erregistro-egintzak.

(Ikus .PDF)

Fitxategiaren egitura

Hasierako fitxategiaren formatu bera izango du fitxategiak; beti egongo dira 1., 2. eta 3. eremuak, eta gainerakoetan aldatu diren eremuak bakarrik beteko dira. Gainera, honako hauek gehitu dira:

(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA

XML fitxategia, prozesatutako urteko kontuei buruzkoa.

<?xml version=«1.0» encoding=«UTF-8»?>

<!-- edited with XMLSpy v2008 rel. 2 sp2 (http://www.altova.com) by Daniel (Adhoc) -->

<xs:schemaxmlns:xs=«http://www.w3.org/2001/XMLSchema» elementFormDefault=«qualified» attributeFormDefault=«unqualified»>

<xs:element name=«Esquema»>

<xs:complexType>

<xs:sequence maxOccurs=«unbounded»>

<xs:element name=«Cabecera»>

<xs:complexType>

<xs:all>

<xs:element name=«CIF» type=«xs:string» nillable=«false»/>

<xs:element name=«RazonSocial» type=«xs:string» nillable=«false»/>

<xs:element name=«TipoCuestionario» nillable=«false»>

<xs:simpleType>

<xs:restriction base=«xs:string»>

<xs:enumeration value=«Normal»/>

<xs:enumeration value=«Abreviado»/>

<xs:enumeration value=«Pymes»/>

<xs:enumeration value=«Mixto»/>

</xs:restriction>

</xs:simpleType>

</xs:element>

<xs:element name=«IdiomaCuestionario» nillable=«false»>

<xs:simpleType>

<xs:restriction base=«xs:string»>

<xs:enumeration value=«Castellano»/>

<xs:enumeration value=«Catalan»/>

<xs:enumeration value=«Valenciano»/>

<xs:enumeration value=«Gallego»/>

<xs:enumeration value=«Euskera»/>

</xs:restriction>

</xs:simpleType>

</xs:element>

<xs:element name=«MemoriaNormalizada» type=«xs:boolean» nillable=«false»/>

<xs:element name=«Unidades» nillable=«false»>

<xs:simpleType>

<xs:restriction base=«xs:string»>

<xs:enumeration value=«Euros»/>

<xs:enumeration value=«Miles»/>

<xs:enumeration value=«Millones»/>

</xs:restriction>

</xs:simpleType>

</xs:element>

<xs:element name=«Ejercicio» nillable=«false»>

<xs:simpleType>

<xs:restriction base=«xs:integer»>

<xs:minInclusive value=«2008»/>

<xs:totalDigits value=«4»/>

</xs:restriction>

</xs:simpleType>

</xs:element>

<xs:element name=«Municipio» type=«xs:string» minOccurs=«0»/>

<xs:element name=«Domicilio» type=«xs:string» minOccurs=«0»/>

<xs:element name=«Provincia» minOccurs=«0»>

<xs:simpleType>

<xs:restriction base=«xs:integer»>

<xs:minInclusive value=«1»/>

<xs:maxInclusive value=«99»/>

<xs:totalDigits value=«2»/>

</xs:restriction>

</xs:simpleType>

</xs:element>

<xs:element name=«CodigoPostal» minOccurs=«0»>

<xs:simpleType>

<xs:restriction base=«xs:integer»>

<xs:minInclusive value=«1001»/>

<xs:totalDigits value=«5»/>

</xs:restriction>

</xs:simpleType>

</xs:element>

<xs:element name=«Telefono» type=«xs:integer» minOccurs=«0»/>

<xs:element name=«ActividadPrincipal» type=«xs:string» minOccurs=«0»/>

<xs:element name=«FechaInicio» type=«xs:date» minOccurs=«0»/>

<xs:element name=«FechaFin» type=«xs:date» minOccurs=«0»/>

<xs:element name=«CIF_Empresa» type=«xs:string» minOccurs=«0»/>

<xs:element name=«Nsr» type=«xs:integer» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Número Secuencial de Registro</xs:documentation>

</xs:annotation>

</xs:element>

<xs:element name=«NirReg» type=«xs:string» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Número Interno del Registro Mercantil</xs:documentation>

</xs:annotation>

</xs:element>

<xs:element name=«CodReg» type=«xs:integer» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Código del Registro Mércantil</xs:documentation>

</xs:annotation>

</xs:element>

<xs:element name=«Legajo» type=«xs:integer» minOccurs=«0»/>

<xs:element name=«SituReglas» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Situación del depósito después de pasar las reglas de validación</xs:documentation>

</xs:annotation>

<xs:simpleType>

<xs:restriction base=«xs:integer»>

<xs:totalDigits value=«3»/>

</xs:restriction>

</xs:simpleType>

</xs:element>

<xs:element name=«Identificador» type=«xs:integer» minOccurs=«0»/>

<xs:element name=«Comentario» type=«xs:string» minOccurs=«0»/>

<xs:element name=«Recoman» type=«xs:string» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Operador que ha realizado el reconocimiento manual</xs:documentation>

</xs:annotation>

</xs:element>

<xs:element name=«Revisor» type=«xs:string» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Operador que ha realizado la validación manual</xs:documentation>

</xs:annotation>

</xs:element>

<xs:element name=«Volumen» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Volumen del repositorio local de imágenes</xs:documentation>

</xs:annotation>

<xs:simpleType>

<xs:restriction base=«xs:string»>

<xs:maxLength value=«5»/>

</xs:restriction>

</xs:simpleType>

</xs:element>

<xs:element name=«LibreD1» type=«xs:decimal» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Campo Libre Decimal</xs:documentation>

</xs:annotation>

</xs:element>

<xs:element name=«LibreD2» type=«xs:decimal» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Campo Libre Decimal</xs:documentation>

</xs:annotation>

</xs:element>

<xs:element name=«LibreS1» type=«xs:string» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Campo Libre String</xs:documentation>

</xs:annotation>

</xs:element>

<xs:element name=«LibreS2» type=«xs:string» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Campo Libre String</xs:documentation>

</xs:annotation>

</xs:element>

<xs:element name=«LibreS3» type=«xs:string» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Campo Libre String</xs:documentation>

</xs:annotation>

</xs:element>

<xs:element name=«LibreS4» type=«xs:string» minOccurs=«0»>

<xs:annotation>

<xs:documentation>Campo Libre String</xs:documentation>

</xs:annotation>

</xs:element>

</xs:all>

</xs:complexType>

</xs:element>

<xs:element name=«Claves»>

<xs:complexType>

<xs:sequence>

<xs:element name=«Clave» minOccurs=«0» maxOccurs=«unbounded»>

<xs:complexType>

<xs:all>

<xs:element name=«Codigo» type=«xs:integer» nillable=«false»/>

<xs:element name=«Valor» type=«xs:string»/>

</xs:all>

</xs:complexType>

</xs:element>

</xs:sequence>

</xs:complexType>

</xs:element>

</xs:sequence>

</xs:complexType>

</xs:element>

</xs:schema>

Oharrak: gako guztien balioa «string» motakoa izango da.

Balioa zenbakizkoa bada, ez da milakoen bereizlerik erabiliko, eta dezimalen bereizlea puntua izango da.

Balioa data bat bada, «string»-a modu honetan kodetuko da: ee.hh.uuuu. Gakoen balioak euro unitatetan gordeko dira.


Azterketa dokumentala