Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2016ko ekainaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2741

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 23koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko saioetan azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2016ko urtarrilaren 29ko Ebazpenaz (2016-02-15eko EHAA; 30. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda argitaratzen da honen bitartez. Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Argitara ematea 2016ko urtarrilaren 29ko deialdiari dagokion azterketaldian hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatu duten azterketarien behin-behineko zerrenda.

Bigarren artikulua.– Agintzea zerrenda hori argitara dadila www.ivap.euskadi.eus/r61-vedazter/eu helbide elektronikoan leku hauetako iragarki-tauletan:

Vitoria-Gasteiz: IVAP, Donostia kalea 1, 01010 PK

Bilbao: IVAP, Errekalde zumarkalea 18, 48009 PK

Donostia: IVAP, San Bartolome kalea 28, 20007 PK

Oñati: IVAP, Unibertsitateko etorbidea, 20560 PK

Hirugarren artikulua.– Azterketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek 6 egun naturaleko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariari.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak propio prestatutako inprimakia erabili behar da. Erreklamazio-inprimakia ebazpen honen I. eranskinean eta IVAPen webgunean aurki daiteke.

Erreklamazioak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen edozein egoitzatan aurkeztuko dira. Halaber, erreklamazioak aurkez daitezke azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak dioen edozein eratan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 23a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala