Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

120. zk., 2016ko ekainaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2740

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2016ko maiatzaren 30ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada». Halaber, zuzendutako testua edo testu-zatia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du.

Zenbait akats aurkitu ditugu Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko maiatzaren 30eko Aginduan. Agindu horren bidez (2016ko ekainaren 16ko 114. zenbakiko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), deialdi publiko bat iragartzen da, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2016/2593 (3/2) orrialdean, Eranskinean, hau esaten den lekuan:

● Destino-osagarriaren maila: 27.

Honela jarri behar da:

● Destino-osagarriaren maila: 28.


Azterketa dokumentala