
119. zk., 2016ko ekainaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2732
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-13-2016 zehapen-prozedurako instrukzio-egileak ebazpen-proposamena eman duela 2016ko maiatzaren 2an.
Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Beraz, iragarki honen bidez, jakinarazten da Alberto Calvo Martínezi irekitako SAN-48A001-13-2016 zehapen-prozeduran ebazpen-proposamena eman dela 2016ko maiatzaren 2an. Ebazpen horren arabera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50. artikuluko 4.e) eta 6. paragrafoetan tipifikatutako arau-hauste bat egin izana egozten zaio.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, interesdunek 15 eguneko epea izango dute Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Bilboko bulegora agertzeko (Errekalde Zumardia kalea 39 A).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 16a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.
RSS