Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2016ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2729

IRAGARKIA, Artxandako tunelaren instalazio elektrikoen eta ekipo elektromekanikoen lanari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Artxandako tunelaren instalazio elektrikoen eta ekipo elektromekanikoen lana.

c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko martxoaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 43. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bi milioi seiehun eta berrogeita zazpi mila zazpiehun eta laurogeita hamazazpi euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (2.647.797,77), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko maiatzaren 31.

b) Esleipenduna: UTE Montajes Eléctricos San Ignacio, S.A. – Moyale, S.A. – Tecuni, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta milioi bat seiehun eta berrogei eta zazpi mila bostehun eta hogeita hamazortzi euro eta hirurogeita bat zentimo (1.647.538,61), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: zortzi (8) hilabete.

Bilbao, 2016ko ekainaren 6a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala