Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2016ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2725

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 277/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 277/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Alvaro Basarrate, S.A.

Abokatua: Susana Garcia Macua.

Prokuradorea: Iciar Arcocha Torres.

Demandatua: Brahim Bouichon.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2016-05-06an, eta honakoa da haren epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Arcocha Torres prokuradoreak Alvaro Basarrate, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Brahim Bouichon jaunaren aurka, zeina auzi-ihesean deklaratu baita litis honetan ez agertzeagatik. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari zazpi mila, zazpiehun eta hogeita hamahiru euro eta laurogeita zortzi zentimo (7.733,88) ordaintzera (gehi ebazpen honen hirugarren zuzenbideko oinarrian ezarritako interesak). Horrez gain, litis honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Brahim Bouichon demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2016ko maiatzaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala