Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2016ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2723

EDIKTUA, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian (Familia) bideratutako 829/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Judizioa: 829/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Daveiba Sanchez Zapata.

Alderdi demandatua: Carmelo Flores.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua:

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 829/2015 prozedura bideratzen ari da epaitegi honetan, zeinaren autoetan epaia eman baita 2016ko maiatzaren 13an; interesdunak eskura du haren kopia bulego honetan.

Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko maiatzaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala