Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2016ko ekainaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2716

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuordearena; zeinaren bidez jakinarazten baita handitu direla Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, 2016ko ekitaldian, Elkartek Programaren barruan ikerketa arloan ikerketa kooperatiboa sustatzeko ematen dituen baliabide ekonomikoak.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 30eko Aginduaren bidez iragartzen eta arautzen da arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzetarako 2016ko deialdia (Elkartek Programa).

Agindu horren oinarri arautzaileen 2. artikuluan xedatuarekin bat, 24.000.000,00 euro bideratuko dira Elkartek programaren 2016ko deialdira.

Kontuan hartuta EAEko 2016rako aurrekontu orokorretan onartutako Legebiltzarraren zuzenketa, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak aurrekontuetan erabilgarri dituen baliabideak, egoki ikusi da 2016ko ekitaldirako programan ezarritako laguntzetara bideratutako funtsei 2.000.000,00 euro gehitzea.

Horregatik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 30eko oinarri arautzaileen 2. artikuluan xedatutako eskumenaz baliatuta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan xedatutakoarekin bat eginik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakinaraztea orotara 26.000.000,00 eurora arte gehitu zaizkiela Elkartek elkarlaneko ikerketaren laguntza-programaren 2016ko deialdirako aurreikusitako diru-baliabideei, baldin eta aurrekontu-baliabideak badaude. Deialdia 2015eko abenduaren 30eko Agindiaren bidez argitaratu zen  (2016ko urtarrilaren 13ko EHAA, 7. zenbakia).

Bigarrena.– Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean hasiko dira epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 15a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala