Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2016ko ekainaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA NAGUSIA. BIZKAIKO PROBINTZIA ZUZENDARITZA.
2708

IRAGARKIA, zenbait ondasun enkante publikoan besterenduko direla iragartzen duena.

Hirikoa: Iurretako udalerrian, Bizkaian, lurzatia (Bidebarrieta kalea 13, UER-1 Zaga egikaritze-unitatea, bizitegi moduan sailkatua). Erregistro-azalera 689,45 m2-koa da.

Gutxieneko lizitazio oinarria 338.234,00 Euro.

Bermea: 16.911,70 Euro.

Iurretako 1708 zenbakidun erregistro-finka, Durangoko Jabetza Erregistroa.

Katastro-zenbaki finkoa: N9337752B eta U0070338L.

Enkantea 2016ko uztailaren 28an egingo da, 10:00etan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Bizkaiko Probintzia Zuzendaritzan (Kale Nagusia 89, 8. solairua, Bilbao).

Ondasun horietan interesa duten pertsonek erosteko eskaintzak aurkeztu ahal izango dituzte gutun-azal itxian, dagokion bermearekin batera, Probintzia Zuzendaritza honetan (Kale Nagusia 89, 7. solairua, Bilbo), 2016ko uztailaren 27ko 14:00ak arte.

Informazio gehiago nahi izanez gero Ondare Atalean galde dezakezu (Kale Nagusia 89, 7. solairua). Telefonoa: 94 428 44 26; webgunea: www.seg-social.es

Bilbao, 2016ko ekainaren 8a.

PROBINTZIA ZUZENDARIA.


Azterketa dokumentala