Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2016ko ekainaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2703

IRAGARKIA, Turismoko zuzendariak 48-OT-F-2015-23 zehapen-espedientea ebazteko emandako 2016ko martxoaren 22ko Ebazpena jakinarazteko dena.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan–xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea orokorrean jarritako epea baino geroago amaitzen denean, ordaintzeko epea luzatuko da errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunera arte, baldin eta errekurtsorik aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluaren 1., 3. eta 4. paragrafoetan adierazitakoaren arabera.

Ordaintzerakoan, adierazi beharko da izena (Iñaki Gutierrez Alonso), espediente-zenbakiak (48-OT-F-2015-23), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentralean.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala