Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2016ko ekainaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2699

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 375/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 375/2015 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Marinetza Arias Gonzales-ek eskatuta hasi da, Fernando Chavez Bustamante-ren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

61/2016 EPAIA

Epailea: Vanessa Molinero Gonzalez.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko maiatzaren hogeita laua.

Alderdi demandatzailea: Marinetza Arias Gonzales.

Abokatua: Francisco Javier Santos Alvaro.

Prokuradorea: Monica D’Acquisto Toña.

Alderdi demandatua: Fernando Chavez Bustamante.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Fernando Chavez Bustamante-ren aurka, Marinetza Arias González de Chavez-en izenean eta ordez D'Acquisto Toña epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten dudanez gero, auzilariek osatutako ezkontza, dibortzioa dela-eta, deuseztaturik dagoela deklaratzen dut, horrek dakartzan ondorio guztiekin; horrez gain, behin betiko neurri osagarri hauek hartzen dira:

1.– Senar-emazteek osatutako ezkontza desegitea, eta ezkontzako bizikidetza presuntzioa amaitzea.

2.– Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokaturik geratzen dira, eta etxe-ahalaz baliatuaz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera bertan behera uzten da.

3.– Adingabeko alabaren zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaio; guraso-ahala, berriz, guraso biek izango dute.

4.– Adingabeko alabari dagokionez, Fernando Chavez Bustamante-ren aldeko bisita-araubidea finkatzen da: astearteetan 18:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 12:00etatik 16:00etara; kasu bietan ere, adingabekoa familia-etxebizitzan jaso eta entregatuz.

Edozelan ere, bisita-araubide hori gutxienekoa da, izan ere, gurasoen adostasunik bada, araubide hori areagotu ahal izango da, gurasook egoki deritzoten eran.

5.– Familia-etxebizitzaz baliatu eta gozatzea alaba adingabekoari eta amari esleitzen zaizkie, eta, orobat, etxeko hornidura, tresna eta objektuei dagokienez. Etxebizitza hori Gernika-Lumon dago, San Juan kaleko 12. zenbakiko 10.ean.

6.– Fernando Chavez Bustamante aitak alaba adingabekoaren aldeko mantenu-pentsio bat ordaindu beharko du: hileko 250 eurokoa, hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan ordaindu beharko dena; zehazki, Marinetza Arias González de Chavez-ek hartarako izendatzen duen banku-kontuan.

Kopuru hori eguneratu egin beharko da, urte bakoitzeko urtarrilaren 10etik harako ondorioekin eta neurri honetan: Estatistika Institutu Nazionalak edo hori ordeztu dezaken erakunde autonomiak argitaratu datuak kontuan izanik, Kontsumoko Prezioen Indizeak –aurreko abendu bien artean– izandako aldakuntzaren arabera; lehen eguneratzea 2016ko urtarrilaren 1ean egin beharko da.

Adingabekoaren bizitzan sortzen diren ezohiko gastutzat joko dira honako hauek: apartekoak izanik ezin direnak aurreikusi, hala nola gaixotasunen ondoriozkoak, protesikoak, optikoak edo dentistarenak, edo Gizarte Segurantzaren Osasun Sistema Publikoak estaltzen ez duen beste edozein gastu sanitario. Bada, gastu horiek erdibana ordaindu beharko dituzten guraso biek; betiere, adostasunik bada eta gastuaren egokitasunaz kontsultatu bada aldez aurretik jagoletza ez dun gurasoa; horretan salbuespena egin daiteke presazko kasuetan, kontsultarik egitetik ez bada.

Auzialdiko kostuak ez zaizkio ezartzen auzilarietan inori; bakoitzak egin beharko die aurre bere eraginez sortutako kostuei, eta, komunak, ostera, erdibana ordaindu beharko dituzte.

Epai hau irmoa delarik, testigantza bidaliz jakinarazi bekio Erregistro Zibil Zentralari, ondorio egokietarako.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: O. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Fernando Chavez Bustamante demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko maiatzaren hogeita seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala