Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

118. zk., 2016ko ekainaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2698

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 21/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 21/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Tamara Gusharashvili.

Abokatua: Maria Gloria Revuelta Garcia.

Prokuradorea: Estibaliz Agote Aizpurua.

Demandatua: Mikheil Beradze.

Gaia: seme-alaben gaineko neurrietarako auzia.

Judizio horretan epaia eman zen 2016-05-25ean, eta honakoa da epaitza:

ERABAKITZEN DUT:

Baietsi egiten dut, zati batean, epaitegietako prokuradore Estibaliz Agote Aizpuruak, Tamara Gusharashuiliren izenean eta hura ordezkatuz, sustatu duen eskaera, Mikheil Beradzeren aurkakoa, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetarako neurriak ezartzeko; horrenbestez, neurri hauek ezartzen ditut:

1.– Guraso-ahalaz baliatzea. Guraso-ahala elkarrekin baliatzen jarraituko dute bi gurasoek. Guraso biek guraso-ahala elkarrekin baliatzeak zera dakar: XXXXX adingabeari dagozkion erabaki garrantzitsu guztiak guraso biek elkarrekin adostuta hartu beharra. Erabakiak hartzeko, egokien zaien komunikazio-bidea hautatu beharko dute; komunikazio-bide hori errespetatzera eta betetzera behartuta daude. Adostasunik ez badago, Epaitegiak erabakiko du Kode Zibilaren 156. artikuluan ezarritako izapidearen arabera. Guraso-ahalaren arloan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:

a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.

a) Ikastetxea aukeratzea eta, behar bada, ikastetxea aldatzea.

a) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

a) Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola, bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.

a) Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

Zaintza ez duen gurasoari aitortu egiten zaio adingabearen eskola-bilakaerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ikastetxeko jarduera tutorialetan parte hartzekoa ere. Halaber, adingabearen tratamenduei buruzko argibide medikoak ere eskatu ahal izango ditu.

Adingabearekin dagoen gurasoak hari buruzko erabakiak hartzerik izango du beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, baldin eta larrialdirik gertatu bada, edo erabakiak adingabearen eguneroko bizimoduko gorabehera arrunt eta ohikoei buruzkoak eta garrantzirik gabekoak badira.

2.– Zaintza eta jagoletzaren gaineko araubidea. XXXXX adingabea zaintzeko eta jagoteko ardura amari dagokio, ez beste inori.

3.– Bisita-araubidea: ez da ezartzen aitaren eta adingabearen arteko bisita-araubide zehatzik, non dagoen ez dakigulako; baina, berriro hartzen badu parte adingabearen bizitzan, alderdiak, askatasunez, ados jarriko dira, eta, ados jarri ezean, aita legez dagokion eskubideaz balia daiteke, eta horrela gauzatu.

Adostasunik ez bada ere, adingabekoarekiko komunikazio-erregimenak, jagoletza ez duen gurasoarenak, baimendu egingo du hartu-emanak izatea telefonoz, gutunez, SMSez, posta elektronikoaz, Internetez, sare sozialez, edo hartako beste edozein bitartekoz, betiere fede onez, eta errespetatuta ikasteko, jolasteko eta atseden hartzeko ordutegiak.

4.– Mantenu-pentsioa. Jagoletza ez duen gurasoa den aldetik, Mikheilek ordaindu behar duen pentsioa hileko ehun eta berrogeita hamar eurokoa (150) izango da, adingabeak independentzia ekonomikorik ez duelako, eta elikagaiak ordaintzen lagundu behar duelako. Zenbateko hori urteko hamabi hileetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko dio jagoletza duen gurasoari, berak adierazten duen kontuan. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako kontsumoko prezioen indizeak aurreko urtean izandako aldaketen arabera; urtarrilaren batetik izango ditu ondorioak, 2017. urtetik aurrera.

Mantenu-pentsioari dagokionez, XXXXX adingabeak independentzia ekonomikoa izan arte ordainduko da, edo independentzia hori eskuratzeko moduan izan arte, fede onaren eskakizunekin bat.

Jagoletza ez duen gurasoak bere aldetik zuzenean ordaintzen dituen gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.

Independentzia ekonomikorik ez duen bitartean, adingabeak dituen aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte aitak eta amak, baldin eta ados egon eta agiri bidez hala egiaztatzen badute; adostasunik ez bada, epailearen baimena beharko da. Aurretiaz eskuratu beharko da agiri hori edo baimen hori. Kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, sartu egingo dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazteko asmorik gabe, honako hauek sar daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eskolan atzeratuta egonez gero, nahitaezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere.

Aurreko paragrafoan azaldutako aparteko gastuak aitak eta amak adostu beharko dituzte, gastua egin aurretik betiere; horrela, bada, gastu hori egin edo ez egin desadostasunik egonez gero, organo judizialaren pean jarriko da gaia; izan ere, organo horrek erabakiko du gastu hori ea bi gurasoek ordaindu behar duten, ebazpen honetan ezarritako proportzioan.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen prozesuko kosturik.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, eskakizun hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 0005001274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0021 16. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Epaileak horixe ebatzi, agindu eta sinatu du. Fede ematen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamaseiko maiatzaren hogeita bostean.

Mikheil Beradze demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko maiatzaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala