Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2016ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2682

EDIKTUA, 99/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 99/2016 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da. Hori Jose Antonio Saenz de Camara Barron-ek eskatu du, Mostefa Nedif-en aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

123/16 Epaia

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: 2016Ko maiatzaren 17a.

Alderdi demandatzailea: Jose Antonio Saenz de Camara Barron.

Abokatua: Fernando Armentia Pinedo.

Prokuradorea: Covadonga Palacios Garcia.

Alderdi demandatua: Mostefa Nedif.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: hitzezko gainerakoak (13).

EPAITZA

Mostefa Nedif-en aurka, José Antonio Saénz de Cámara Barrón-ek aurkeztutako hitzeko demanda, zenbaetko bat erreklamatzeari buruzkoa, baietsi egiten dut, eta ondorioz,

Kondenatu egiten dut Mostefa Nedif honako hauek ordaintzera José Antonio Saénz de Cámara Barrón-i: 3.636,04 euro, gehi zenbateko horrek 2016ko otsailaren 6tik 20tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa; betiere alde batera utzi gabe PZLko 576. artikuluan xedatutakoa, ebazpen hau betearazi behar bada.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkarazteko modua: apelazio errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0010 0000 02 0099 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioko letratu naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko maiatzaren hamazazpian.

Mostefa Nedif demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko maiatzaren hamazazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala