Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2016ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2681

EDIKTUA, 941/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 941/2015 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Donostiako San Frantzisko kaleko 56 zenbakiko jabekideen erkidegoa.

Alderdi demandatua: José Marrodán Saenzen eta Ascensión Balmaseda Ruizen jaraunspen jasogabea eta jaraunsle ezezagunak.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan epaia eman da, eta haren epaitzak honako hau dio:

Osorik baiesten dut Alcain prokuradoreak Donostiako San Frantzisko kaleko 56 zenbakiko jabekideen erkidegoaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, José Marrodán Saenzen eta Ascensión Balmaseda Ruizen jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 4.385,09 euro ordaintzera, gehi bi puntutan gehitutako legezko interesa, hasi ebazpen honen egunean eta guztiz ordaindu arte. Prozeduran sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500 1274 0699 0000 00 094115. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

José Marrodán Saenzen eta Ascensión Balmaseda Ruizen jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatuarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Donostia, 2016ko maiatzaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala