Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2016ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2679

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 8koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Ondarroako portuan profesional ez diren aisia ontziak amarratzeko aldi baterako baimena ematen duena.

Lehenengoa.– Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2016ko urtarrilaren 21eko Ebazpenaren bitartez, Ondarroako portuan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei lotuneak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko dei publikoa iragarri zen.

Bigarrena.– Ebazpenaren aurrekarietan adierazten da, baimen horiek emateko prozedura jasota dagoela Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduan. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu-instalazioetan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei lotuneak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen da.

Hirugarrena.– Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduko 9.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak (egun, Garraio Azpiegituren zuzendaria) lotuneak esleitzeko ebazpen arrazoitu bat emango du, aurreko artikuluko irizpideetan oinarrituta. Ebazpen horrek, kasuaren arabera, erabaki hauetako bat jasoko du:

a) Eskatutako baimena ematea.

b) Eskatutako baimena ukatzea, baldin eta eskatzaileak ezarri zaizkion baldintzak betetzen ez baditu.

c) Baimena eskatu duenak hura eskuratzeko eskakizun guztiak bete arren, hari emateko moduko lotunerik libre ez dagoenean, eskaera dagokion itxarote-zerrendan sartzea, hurrenkera zenbakia zehaztuta.

Laugarrena.– Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 10.4. artikuluan honako hau dio: «itxarote-zerrenda beti irekita izango da, harik eta deialdi berria egin arte, eta eskaera berriak noiznahi onartu ahal izango dira. Eskaera horiekin batera agindu honen 4.2. artikuluan eskaturiko agiriak aurkeztu beharko dira, eta horiei ere lotuneak esleitzeko garaian 8.b) artikuluan aurreikusitakoak aplikatuko zaizkie. Eskaera berriak ere Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren ebazpenaren bidez sartuko dira itxarote-zerrendan» (egun, Garraio Azpiegituren zuzendaria).

Bosgarrena.– Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 9.4. artikuluan adierazitakoaren arabera, «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren beste portu edo portu-instalazio batean ontzi berarentzat lehendik ere lotunea erabiltzeko baimena duenari ez zaio lotunerik esleituko, salbu eta, deialdi jakin horretan eskainitako lotuneen kopurua eskatzaileena baino handiagoa bada».

Seigarrena.– Portu-jardueren erregelamenduak, urriaren 21eko 236/1986 Dekretuaren bidez onartuak, 3. artikuluan oraingo Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari ematen dio portu-zerbitzuen antolaketa, kudeaketa eta kontrola egiteko eskumena, azken finean, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren portuetan eta portu-instalazioetan garatzen diren jarduera guztiak.

Aurretik esandakoarekin bat etorriz, ikusita portuko lurralde zerbitzuak egindako proposamena, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 6.e) eta 14.1.m) artikuluek zuzendaritza honi ematen dizkioten ahalmenak baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskineko zerrendan jasota dauden eskatzaileei amarraleku esleipenak onartzea, III. eranskineko baldintzen arabera.

Bigarrena.– Ezeztatzea aisia ontzia amarratzeko aldi baterako baimena II eranskinean dagoen eskatzaileari.

Hirugarrena.– Hamar eguneko epea ematea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, deialdi honetako amarratzeko puntuen esleipendunei, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titulartasuneko beste instalazio edo portue batzuetan lehendik itsasontzi berberarentzako amarratzek puntuak erabiltzeko baimena lortu dutenei, hain zuzen ere agindutako epean Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari jakinarazi diezaioten amarratzeko baimena duten puntuetatik zeini egiten dioten uko.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Garraioetako sailburuordearen edo ebazpena eman duenaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 8a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

I. ERANSKINA
ONDARROAKO PORTUAN AMARRALEKUEN ESLEIPENA.
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
ONDARROAKO PORTUAN AMARRALEKUA UKATZEA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
BALDINTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala