Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2016ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2677

EBAZPENA, 2016ko ekainaren 2koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erankunde Sanitario Integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2014ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez (urriaren 29ko EHAA, 206. zk.), Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erankunde Sanitario Integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartu zen.

Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari gerentearen eskabidea jaso da, Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko. Hori dela-eta, zenbait xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz –zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Sendagaiekin egindako saiakuntzak, Sendagaiekiko Ikerketa Batzorde Etikoak eta Ikerketa Klinikoen Erregistroa arautzen dituen abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan, eta ikerketa biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean–, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Mikel Torrontegui Fernández jauna, Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoan Mediku espezialista, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erankunde Sanitario Integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko bokal kargutik kentzea, berak hala eskatuta.

Bigarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 2a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala