Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2016ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2676

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 31koa, Osasuneko sailburuarena, Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordea kideak izendatzeko dena.

Osasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 10eko Aginduz sortu zen Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordea. Organo aholku-emaile gisara sortu da gaixotasun horien gainean aholku teknikoak eta informazioa emateko, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan –Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezartzen duenean– xedatutakoa betez.

Aipatu aginduko 3. Artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Kontseiluak izango ditu lehendakari bat, idazkari bat eta gehienez ere 18 kontseilukide; denak ere, Osasuneko sailburuak izendatutakoak. Kontseilukide horiek era jakin baten egongo dira banaturik, eta horren bitartez Kontseiluak posible izango du bere funtzioak, 2. artikuluan zehaztutakoak, gauzatzea.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gaixotasun Infekzioso Berrien Euskadiko Aholku Batzordeko kide, honako hauek izendatzea:

Lehendakaria:

– Enrique Peiró Callizo. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Publikoko Programen Koordinazioa.

Kontseilukideak:

– Ramón Cisterna Cancer. Mikrobiologiako Zerbitzua. Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.

– Miren Zuriñe Zubero Sulibarria. Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzua. – Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.

– Mercedes Sota Busselo. Mikrobiologiako Zerbitzua. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.

– Koldo Aguirrebengoa Ibarguren. Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzua. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.

– José Antonio Iribarren Loyarte. Gaixotasun Infekziosoen Zerbitzua. Donostia Unibertsitate Ospitalea.

– Emilio Pérez Trallero. Mikrobiologiako Zerbitzua. Donostia Unibertsitate Ospitalea.

– D. Jorge Taboada Gómez. Medikuntza Prebentiboko Atala. Mendaroko Ospitalea.

– Javier Urraca García-Madinabeitia. Arabako ESI.

– Ana Isabel Collazos Dorronsoro. Lan Osasuneko Oinarrizko Unitatea. Bilbo-Basurtuko ESI.

– Pilar Aizpurua Galdeano. Pediatriaren Euskal Herriko Elkartea.

– Inmaculada Sáez López. Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza.

– Nerea Muniozguren Agirre. Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza.

– Juncal Artieda Arandia. Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza.

– José María Unanue Munduate. Emergentziak. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua.

– José M.ª Arteagoitia Axpe, idazkari gisa jardungo du. Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 31.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala