Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

117. zk., 2016ko ekainaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2674

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 26koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baita Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan hedapen handiena duen udalen elkartea.

Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeak (aurrerantzean, ETEL), hirugarren xedapen gehigarrian, aurreikusten du Toki-erakundeek federazioak edo elkarteak eratu ahal izango dituztela, beren interes komunak babesteko eta sustatzeko. Aipatutako xedapen gehigarriaren arabera, Legea indarrean sartu eta hiru hileko epean, erabaki beharko da, zein den Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan ezarpen handiena duen udal-elkartea.

Hori horrela, ETELa 2016ko apirilaren 15ean indarrean sartu ondoren, Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos-ek Herri Administrazio eta Justizia sailari, Euskal toki-araubideko gaietan eskumena duenarenari –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 6.1 k) artikulua–, eskatu dio Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan ezarpen handiena duen udal-elkartea bera dela aipa dadila.

Horri buruz, Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos 1982an eratu zen udalen autonomia defendatzeko eta bestelako erakundeen aurrean toki bakoitzeko interesak ordezkatzeko. Bere Estutuen arabera, Elkartearen xedeen artean honako hauek daude: tokiko autonomia sustatzea eta defendatzea; Udal kideen interes orokorrak instituzio publikoen, gizarte-eragileen eta euskal gizartearen beraren aurrean defendatzea eta batera ordezkatzea; Elkartearen jarduketa-arloan bertan, erakunde arteko lankidetza sustatzea; eta Euskadiko udalen artean, espiritu europarra eta nazioarteko lankidetza sustatzea eta garatzea, eta, horretarako, Europako zein nazioarteko erakundeetan dauzkan partaidetza nahiz ordezkaritza bultzatzea eta hobeto garatzea.

Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos Elkartea bazkide osoz eta bazkide laguntzailez osatuta dago. Atxikitako udalak bazkide osoak izango dira. Elkartera atxikitako mankomunitateak, elkarteak, tokiko erakunde txikiak eta tokiko gainerako erakundeak bazkide laguntzaileak izango dira.

Horrela, Elkarteak egindako ziurtagiriaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko 251 udalerrietatik 232 bazkide titularrak dira. Udal horiek Autonomia Erkidegoko udalerrien % 92,43 dira; hau da, populazio osoaren % 99,61, 2015eko urtarrilaren 1a erreferentzia hartuta, udal-errolda berrikusi ondoren Gobernuak onartutako biztanleria-kopuru ofizialeen arabera. Bazkide laguntzaileei dagokienez, 13 mankomunitatek eta toki-erakundeen elkartek bertan parte hartzen dute.

Hori guztia, kontuan hartuta, batetik, Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos Euskadiko udalgintzaren erreferentzia dela, elkartekideak diren udalerriak eta horiek Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkatzen duten biztanle-kopurua; eta, bestetik, ETELaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 3. artikuluak xedatutakoari jarraikiz.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskadiko Udalen Elkartea-Asociación de Municipios Vascos Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan hedapen handiena duen udalen elkartea izendatzea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Ondorioak.

Agindu honek jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Errekurtsoak.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 109. artikuluan agindutakoarekin bat, agindu honek bukatutzat jotzen du administrazio-bidea. Agindu honen aurka, badago administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 26a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala