Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2016ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
2642

IRAGARKIA, 2016ko maiatzaren 10ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako deialdiaren inguruko dokumentazio-errekerimendua jakinarazteko dena.

Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan–xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, honen bidez, interesdunari edo bere ordezkariari jakinarazten zaio bere espedientearekin lotuta adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Emakunde-Emakumearen-Euskal Erakundearen egoitzan (Manuel Iradier kalea 36, 01005 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurrez ikusitako edozein bitarteko erabilita. Halaber, interesdunari jakinarazten zaio ezen, epe hori igaro eta gero ez badu eskatu zaion dokumentazioa aurkeztu, ulertuko dela beken eskaeran atzera egin duela.

Era berean, jakinarazten da interesdunak eskuragarri duela hemen jasotako errekerimenduaren testu osoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan (Manuel Iradier kalea 36, 01005 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 10a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala