Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2016ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2639

EDIKTUA, espetxe-zaintzako 3390/2016 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe-zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan bideratu da 3390/2016 espedientea, Langraiz Okako espetxean preso izandako Said Ragani espetxean preso egon zenaren baldintzapeko askatasuna baliogabetzeari buruzkoa. Said Ragani Marokon sortu zen. 1977-04-15ean (AIZ: X6158926), eta Mohamed eta Fatimaren semea da; hau da haren azken helbidea: Galarreta auzoa 3-1.A, Hernani, Gipuzkoa, baina egun, ez dakigu non dagoen. Bada, haren espedientean autoa eman da 2016-05-03an, eta hau diote xedapenek:

«Kausa honetan, Algecirasko Zigor-arloko 3 zenbakiko Epaitegiaren 546-13 Betearazpenean, Said Ragani presoari emandako baldintzapeko askatasuna baliogabetzea, egun honetatik aurrerako ondorioekin; beraz, espetxera itzuli behar du. Igor bekio jakinarazpena Martuteneko espetxeko zuzendariari.

Igor bekio ziurtagiria Martuteneko espetxeko Gizarte Zerbitzuen arduradunari. Igor bekio ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxeari eta Poliziaren Zuzendaritza Nagusiari, presoa atxilo hartu eta espetxeratu dezaten».

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta baldintzapean askatuari BOE eta EHAAren bidez, eta azken horri ohartaraz bekio ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, apelazioaren ordezko ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean, edo zuzeneko apelazio-errekurtsoa hiru eguneko epean.

Eta horixe agindu eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratuak; fede ematen dut».

Said Ragani, baldintzapean askatua, non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) 2016ko maiatzaren 3an; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epea.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala