Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2016ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2636

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 575/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 575/2015 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Veronica Jimenez Leaños.

Abokatua.

Prokuradorea: Jorge Fernando Venegas Garcia.

Demandatua: Aron Perez Lezcano.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-04-03an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Agintzen dut Verónica Jiménez Leañosek eta Aron Pérez Lezcanok osatutako ezkontza desegitea dibortzioa dela-eta, ebazpen horrek berekin dakartzan legezko ondorio guztietarako.

Behin ebazpen hau irmoa denean, ofizioz jakinaraz bekio auzilarien arteko ezkontza jasota dagoen Erregistro Zibilari.

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordaindu beharko ditu, eta komunak, erdi bana.

Aron Perez Lezcano demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatuaren arabera.

Demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake ebazpen horren aurka.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala