Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2016ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2635

EDIKTUA, 1159/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1159/2015 hitzezko judizioa.

Alderdi demandatzailea: Jose Santiago Arroniz SL

Alderdi demandatua: Construcciones Valpuesta SLU

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio:

101/2016 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 17a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 1159/2015 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Construcciones José Santiago Arroniz SL, abokaturik eta prokuradorerik gabe.

Demandatua: Construcciones Valpuesta SLU, auzi-iheslari deklaraturik.

Zenbateko bat erreklamatzeko litisa da.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Construcciones José Santiago Arroniz SL sozietateak egindako demanda, Construcciones Valpuesta SLU sozietatearen aurkakoa; horrenbestez, kondenatu egiten dut demandatua ordaintzera 1.464,06 euro gehi ebazpen honetako hirugarren zuzenbide-oinarrian adierazitako interesak.

Kostuak Construcciones Valpuesta SLU sozietateak ordaindu behar ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela. Beraz, ezin da apelazio-errekurtsorik jarri haren aurka, 1/2000 PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeak aldatu zuen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitaratzea: epai horri dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta sinatu zuen. Fede ematen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo egoitza edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ediktu hau argitara ematea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala