Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2016ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2632

EDIKTUA, 806/2011 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: L2 806/2011 prozedura arrunta.

Ediktuaren hartzailea: IMV Inverlog Norte SLU.

IMV Inverlog Norte SLU sozietatearen aurka bideratutako prozedura horretan, epaia eman zen, 2016ko maiatzaren 17an. Sozietate hori auzi-ihesean dago eta ez du egoitza ezagunik.

Demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraziko zaio IMV Inverlog Norte SLU demandatuari, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, ediktu hau argitaratu eta hogei eguneko epean.

Donostia, 2016ko maiatzaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala