Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2016ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2626

EDIKTUA, 78/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 78/2016, apelazioa, seme-alabei buruzko neurriak, adostasunik gabeko espedientea.

Errekurtsogilea: Maria Alice Martins.

Abokatua: Maria Braña Rubi.

Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.

Alderdi errekurritua: Fiskaltza.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2016-04-26an. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 107/14 autoetan, Getxoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiak –2015eko irailaren 25ean– emandako Epaiaren aurka, Carmen Miral Oronoz prokuradoreak ordezkaturik, María Alice Martins-ek aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi egiten da; eta epai hori errebokatu egiten da, zentzu honetan: adingabeko XXXX semeari dagokionez, Damián Cousiño Álvarez-i kendu egiten zaio guraso ahala; eta gainontzeko erabakiei eutsi egiten zaie. Gora jotzen sortutako prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Errekurritzeko aurkeztutako gordailua itzul bekio Maria Alice Martins-i; eta Justizia Administrazioaren letratuak, jatorrizko epaitegikoak, itzulketa-agindua emango du.

Aurkaratzeko modua: Kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, auzitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da auzitegi honek Banco de Santander-en duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0078 16. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, "Errekurtsoa" 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Errekurtsoa aurkezteko idazkiaren batera, tasa judiziala pagatu dela justifikatzeko agiria, egoki balidatua, aurkeztu beharko da, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako salbuespentakoren bat gertatu.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Argitarapena: sinatzen duten magistratu berberek eman zuten aipatu epaia, eta magistratu txostengileak irakurri zuen, 2016ko maiatzaren 2an, eta hori ziurtatu egiten dut nik, Justizia Administrazioaren letradu naizen honek.»

Damian Cousiño Alvarez apelatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko maiatzaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala