Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2016ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2617

EBAZPENA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko ekainaren 9koa, honako ebazpen honen hutsen zuzenketa egiten duena: Ebazpena, 2016ko maiatzaren 25ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren deialdia egiteko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren testuan (2016ko ekainaren 8ko EHAA, 108. zk.) hutsak gertatu direnez, zuzenketak egiten dira ondoren:

2016/2466 (20/9) orrialdean, bederatzigarren oinarrian, 5.3 zenbakian, hau dioen tokian:

«...Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente lehenaren kategorian lan egindako antzinatasuneko urte oso bat 1,00 baloratuko da...»

Honakoa esan behar du:

«.... Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian lan egindako antzinatasuneko urte oso bat 1,00 baloratuko da...»

Arkauti, 2016ko ekainaren 9a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala