Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

115. zk., 2016ko ekainaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2616

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 12koa, Segurtasun Saileko Segurtasun sailburuordearena eta sail bereko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2016ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurako zenbait lanposturen behin betiko atxikipenak eta zerbitzu-eginkizunak erabaki dituen Ebazpena Segurtasun Saileko Gurenet atarian noiz jarri den jakitera ematen duena.

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko martxoaren 16ko baterako Ebazpenaren bidez deialdia egin da Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Ikuskapen eta Oinarrizko Eskaletako (C125) zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedurarako eta, goragokoak eskumenak bereganatuta, zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (C126) (EHAA, 59. zenbakia, martxoaren 30ekoa). Bada, ebazpen horren hirugarren erabakiaren 2. atalean ezarritakoarekin bat etorrita eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak ematen dituen eskumenak baliatuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Jakitera ematea 2016ko maiatzaren 11n Segurtasun sailaren Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko maiatzaren 10eko baterako Ebazpena jarri dela, zeinaren bitartez Ertzaintzako Ikuskapen eta Oinarrizko Eskaletako zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko esleitu diren eta, goragokoak eskumenak bereganatuta, beste lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunetan eman diren, Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko martxoaren 16ko baterako Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran (EHAA, 59. zenbakia, martxoaren 30ekoa).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 12a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala