Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2016ko ekainaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2566

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta egiten dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko den 2013ko irailaren 17ko Agindua aldatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 33. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuak dioenarekin bat, eta Ogasun eta Finantza Sailak espediente horren aldeko txostena eman duela kontuan izanda, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakunde autonomiadunak (HABEk) eskaintzen dituen zerbitzuen eta betetzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzeko den 2013ko irailaren 17ko Aginduaren 5. artikuluaren 5.1 zenbakia, Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa-eskubideei buruzkoa. Aldaketaren ondorioz, zenbaki hori honela idatzita geldituko da:

«5.1.– Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren mailaren bat egiaztatzeko azterketa-eskubideak:

a) Euskaltegietako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ikasleei zuzendutako ohiko deialdietan eta euskal etxeetako ikasleentzako deialdi berezietan: 30 euro deialdiko.

b) Deialdi berezi eta irekietan: 60 euro deialdiko».

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 24a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala