Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2016ko ekainaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2558

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 243/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 243/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Magdalena Jimenez Maqueda.

Abokatua: Julian Merino Sobrino.

Prokuradorea: Amets Maider Ruiz de Arbulo Aizpuru.

Demandatua: Bendhira Krechich.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurrien erregulazioa.

Judizio horretan epaia eman zen 2016-03-08an, eta hau da haren epaitza:

Bidezkoa da bi alderdiek adostutako hitzarmena homologatzea eta honako neurri hauek onartzea:

Guraso eta seme-alaben arteko harremanetarako hitzarmen arau-emailea

Irun, 2016ko otsailaren 29a.

Batetik, Magdalena Jimenez Maqueda andrea, adin nagusikoa, 44564339-E NAN duena. Helbidea: Alzukaitz kalea 3, 1.a D, Irun.

Bestetik, Bendhiba Krechich jauna, adin nagusikoa, X2469143-R IFZ duena. Helbidea: Bidasoako Bera kalea, 8, 5. B - Irun.

Parte-hartzaileak:

Bi alderdiek beren izenean eta eskubidez hartzen dute parte, eta elkarri legezko gaitasun osoa aitortzen diote hitzarmen arau-emaile hau izenpetzeko.

Alderdiek adostasunez eta askatasunez adostu dute hitzarmen hau, ondoren adierazten diren baldintzetan, eta honako aurrekarietan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Magdalena Jimenez eta Bendhiba Krechich jauna bikote izan ziren, eta, harira ez datozen tirabirak zirela-eta, harremana bertan behera utzi zuten.

Bigarrena.– Harreman horren ondorioz, XXXXX alaba jaio zen, 2008ko otsailaren 19an, zeinak egun 7 urte baititu.

Hirugarrena.– XXXX alaba, zeinekiko harremana arautzea nahi baita, bere amarekin eta amaren aldeko YYYYY ahizparekin bizi da, Irunen (helbidea: Alzukaitz kalea 3, 1.D). Bere ama arduratu da alaba hori zaintzeaz eta haren ongizatea bermatzeaz, jaio zenetik.

Bi alderdiek nahi dute gurasoen eta alabaren arteko harremana arautzea, eta, askatasunez eta euren borondatez adostu dute hitzarmen hau, honako baldintzetan:

HIZPAKETAK

Lehenengoa.– Guraso-ahala. Alabaren zaintza eta jagoletza.

Kasu guztietan, bi gurasoek guraso-ahala partekatuko dute eta adostasunez hartuko dituzte alabaren ikasketei eta heziketari buruzko erabakiak, bai eta alabari zuzenean eragiten dioten bestelako gauzei buruzkoak ere.

Magdalena Jimenez Maqueda amari esleitzen zaizkio alabaren zaintza eta jagoletza.

Bigarrena.– Bisita-erregimena.

Bisita-erregimenari dagokionez, honako bisita-erregimena ezartzen da aitarentzako:

Asteazkenetan, adingabea ikastetxetik irteten denetik, 16:30ean, 19:30era arte.

Bi asteburutik behin, larunbateko 10:00etatik igandeko 17:00etara.

Oporrak:

1.– Gabonetako oporrak.

Alderdi honek proposatzen du alaba guraso batekin egotea Gabonetako oporretako lehen egunetik abenduaren 28ko eguerdira arte; orduan, beste gurasoak hartuko du haurra berarekin igarotzeko Gabon Zahar eguna, Urte Berri eguna eta Errege eguna, Gabonetako oporretako azkeneko egunera arte; egun horren hurrengo astelehenean zaintza eta jagoletzaren araubide orokorrera igaroko da.

Urte bikoitietan amak gozatu ahalko du lehen astea, eta, urte bakoitietan aitak, txandaka.

2.– Aste Santuko oporrak.

Aste Santuko oporretan, oporren erdia, eskolako egutegiaren arabera eta alabaren lehen opor-egunetik azkenera arte zenbatuz, urtero txandakatuz lehen eta bigarren erdia; aldaketa, amaren etxebizitzan egingo da, 17:00etan.

Urte bikoitietan, amak gozatu ahalko du lehen hamabostaldia, eta, urte bakoitietan aitak, txandaka.

3.– Udako oporrak.

Erabaki da, udan, guraso bakoitza hilabetez egongo dela alabarekin. Udalditzat hartzen da alabaren lehen opor-egunetik azken opor-egunera.

Urte bikoitietan, uztaila aitak gozatuko du eta amak abuztua, hurrengo urteetan txandakatuz.

Adingabea utzi eta jasotzeko tokia: haurra bere Irungo etxean utzi eta jasoko da.

Komunikazioak: adingabearekin dagoen gurasoak, haurrarekin ez dagoen gurasoak alabarekin komunikatzeko aukera eman eta bultzatuko du. Komunikazio horrek ez du eraginik izango adingabearen Ikasketetan, heziketa-jardueretan edo atsedenaldian.

Bizilekuz aldatuz gero. Bisita-erregimena: Gurasoetako bat bizilekuz aldatzen bada, bizilekua aldatzen duen gurasoak horren berri eman beharko dio besteari, bai eta oporretan egonlekuz aldatzen badira ere.

Hirugarrena.– Atzerrira joateko baimena.

Bendhiba Krechich guraso ez jagoleak Magdalena Jimenez Maqueda amari baimen idatzia eskatzeko konpromisoa hartzen du alabarekin atzerrira joatea nahi duen bakoitzean, irteteko eta itzultzeko aurreikusitako data zehatzak zeintzuk diren jakinarazi ondoren.

Bi alderdiek ez badira adostasunera iristen, baimen judiziala lortu beharko du inora joan aurretik.

Laugarrena.– Mantenu-pentsioa.

Aitaren egoera ekonomiko ezegonkorra aintzat hartuta, 90 euroko pentsioa ezartzen da hileko, harik eta alaba ekonomikoki independente izaten den artekoa; hilaren lehen bost egunen barruan sartu beharko da diru hori, Magdalena Jimenez Maquedak izendatzen duen kontu korrontean.

Aurrekoa gorabehera, egoera horri eutsiko zaio aitak diruz ordaindutako lan egonkor bat, zeinaren truke gutxienez 650 euroko hileko ordainsari gordina jasoko duena, aurkitzen duen arte; lan egonkortzat ulertzen da hiru hilabete baino gehiago irauten duen lana. Egoera hori gertatzen bada, alderdi honek eskatzen du aitak ordain dezala lanbide arteko gutxieneko soldataz gainetik kobratzen duenaren % 30.

Aitak urtero egokitu beharko du familia-gastuak ordaintzeko zenbatekoa, Estatistikako Institutu Nazionalak edo ordezko erakunde batek argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizeak berrikuspena egin aurreko 12 hilabeteetan izaten dituen aldakuntzen arabera.

Lehenengo berrikusketa 2017ko urtarrilean egingo da, eta hurrengo segidako urteetako urtarrilean, aurreko urtarriletik abendura bitartean izandako aldakuntzaren arabera.

Ezohiko gastuak: bi gurasoek ordainduko dituzte alabaren ezohiko gastuak, erdibana, hala Gizarte Segurantzak ez ordaindutako osasun-gastuak –dentista, ortodontzia, plantillak, betaurrekoak, psikologoak, eta abar–, nola heziketa-beharretarako gastu ezohikoak –liburuak, eskolaz kanpoko jarduerak, kirol-ekintzak, udalekuak eta eskola partikularrak esaterako– bai eta alabak, hori erabakitzen badu, egiten dituen goi-mailako ikasketak edo DBHren ondorengo ikasketak sortutako gastuak.

Bosgarrena.– Konpentsazio-pentsioa.

Alderdiek adostu dute ez ezartzea euren arteko konpentsazio-neurririk.

Aurreko guztiarekin bat datozela frogatzeko, hitzarmen arautzaile hau izenpetzen dute, Irunen, 2016ko otsailaren 29an.

Magdalena Jimenez Maqueda Bendhiba Krechich Jimenez

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Bendhiba Krechich demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatu ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2016ko martxoaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala