Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2016ko ekainaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2403

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 7734/2015 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, gizartearentzat lan egiteko zigorrari buruzko 7734/2015 espedientea bideratu da. Bilboko Zigor Arloko 7 zenbakiko Epaitegiak ezarri dio zigor hori, 583-15-Z betearazlean, Xabier Porras Garcia zigortuari. Barakaldon jaioa da zigortua, 1987-09-15ean (NAN: 78935786Q), gurasoak Jose Antonio eta Piedad ditu, eta azken helbidea Bilboko Autonomia kaleko 22an, 8. esk. Egun, ez du helbide ezezagunik. Espediente horretan, bada, autoa eman zen 2016-02-24an, eta xedapen-zatiak honako hau dio hitzez hitz:

«Ez betetakotzat jotzen da Xabier Porras Garciari ezarritako gizartearentzat lan egiteko 30 eguneko zigorra, Bilboko Zigor Arloko 7 zenbakiko Epaitegiak 583-15-Z betearazlean ezarria.

Bidal bekio testigantza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Ministerio Fiskalari, Zigorrak Kudeatzeko Bilboko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma-errekurtsoa jarrai ahal izango duela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.

Hala agindu eta sinatzen du Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratuak; fede ematen dut.»

Xabier Porras Garcia zigortua –askatasun baldintzatuan da– non dagoen ez dakigunez, eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamaseiko apirilaren hogeita seian; halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala