Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2016ko ekainaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2402

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 4752/2015 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau,

JAKINARAZTEN DUT:

Nire kargupeko epaitegi honetan, 4752-15 zenbakiko espedientea ari da bideratzen, gizartearentzako lanak betearazteko; lan horiek Bilboko Zigor Arloko 7 zenbakiko Epaitegiak ezarri zizkion (648-15-1 betearazpenean) Jorge Ramon Alvarado Pauta zigortuari (1973-09-10ean jaioa; bizilekua izateko X5558357-K baimena; Bilboko San Francisco kalea 10, 4. pisua); baina, gaur egun ezin izan zaio jakinarazi espediente horretan 2016-01-28an emandako autoa, xedatutakoa hau izanik:

Deklaratzen da Jorge Ramon Alvarado Pautak ez duela bete Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 648-15-1 betearazpena, gizartearentzako lanak zazpi egunetan egiteko zigorra ezartzen ziona.

Egin bedi testigantza Bilboko guardiako epaitegian, oinarri bakarrean ezarritakoaren ondorioetarako.

Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegian, behar diren ondorioetarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari, Bilboko Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanda, eta, halaber, ohartarazi haren aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau.

Jorge Ramon Alvarado Pauta zigortuari jakinarazi ezin izan zaionez, eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betetzeko, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamaseiko apirilaren hogeita batean; halaber, ohartarazten zaio ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela, ediktu hau jakinarazten denetik hiru egunen barruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala