Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2016ko ekainaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2401

EDIKTUA, hutsaltze-akzio batik buruz bideratutako 393/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Onetsi egiten da Mendibitarte 2010 SLren konkurtso-administrazioak jarritako demanda, konkurtsopekoaren , Kutxabank SAren eta fidatzaileen aurkakoa (Idapi, S.A. konkurtsoan; Cial Alberdi, S.L. konkurtsoan; BBVA, S.A., Comercial Alberdi SA konkurtsoan; Garage Segad, S.A. konkurtsoan, eta Canada Marine, S.L.U.).

1.– Deklaratzen da 2012ko uztailaren 30eko eskritura publikoan emandako hipotekak ez duela eraginik eta deuseza dela; haren fede eman zuen EAEko notario Enrique Arana Cañedo-Argüellesek (1.524. protokolo-zenbakia), eta Mendibitarte sozietatearen titulartasuneko finka baten gainean egin zen (Vitoria-Gasteizko 3. zenbakiko jabetza-erregistroa, 4303. liburukia, 572. liburua, 13. orria, 31.940. finka).

2.– Erabakitzen da manamendua bidaltzea Vitoria-Gasteizko 3. zenbakiko jabetza-erregistrora, baliorik eta eraginik gabe deklaratzeko 31.940. zenbakiko finkaren gaineko hipotekaren inskripzioa.

Ez da kostuen gaineko kondenarik ezartzen.

Canada Marine, S.L.U. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala