Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2016ko ekainaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2397

EDIKTUA, 118/2012 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 118/2012 prozedura arrunta bideratu da Sara Blanco Serranok eskatuta, Caja España Vida Compañia de Seguros y Reaseguros, S.A.ren aurka (gaia: zenbateko bat erreklamatzea). Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

87/2016 EPAIA

Epailea: Ignacio de la Mata Barranco jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: 2016-04-19.

Alderdi demandatzailea: Sara Blanco Serrano andrea.

Abokatua: Ignacio de Lazaro Bravo jauna.

Prokuradorea: Jose Manuel Lopez Martinez jauna.

Alderdi demandatua: Caja España Vida Compañia de Seguros y Reaseguros, S.A.

Abokatua: Ana Isabel Orejas Arias andrea.

Prokuradorea: Lorena Elosegui Ibarnavarro andrea.

Judizioko gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea – Aseguru kontratua.

EPAITZA

Baietsi egiten dut López prokuradoreak Sara Blanco Serrano andrearen izenean eta hura ordezkatuz Caja España Vida Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A. eta Maria Isabel Blanco Garcíaren aurka aurkeztutako demanda; horrela, bada, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari honako hauek ordaintzera: 12.600 euro eta judizioz kanpoko erreklamazioaren egunetik aurrerako legezko interesak (2011ko urriaren 20tik aurrera). Era berean, demandatuak auzi honetan sortutako kostuak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4706 0000 00 0118 12). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Isabel Blanco Garcia demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, eman eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko apirilaren hogeian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala