Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2016ko ekainaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2396

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 11/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 11/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Sandy Alexandra Olivo Martinez.

Abokatua: Maria Goretti Madina Aguirre.

Prokuradorea: Aitor Noval Barrena.

Demandatua: Ryckelmys Reyes Metz.

Gaia.

Judizio horretan 2016-04-19an epaia eman zen, eta hauek dira idazpurua eta epaitza:

44/2016 EPAIA

Epailea: Marta Lucía Moratinos Vielva.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Data: 2016-04-19.

Alderdi demandatzailea: Sandy Alexandra Olivo Martinez.

Abokatua: Maria Goretti Madina Aguirre.

Prokuradorea: Aitor Noval Barrena

Alderdi demandatua: Ryckelmys Reyes Metz.

Auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko demanda seme adingabearekiko neurri pertsonalak eta mantenuari buruzkoak hartzeko.

EPAITZA

Baiesten dut epaitegietako prokuradore Luis Echaniz Aizpuruk Sandy Alexandra Olivo Martínezen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Rickelmys Reyes Metzen aurkakoa. Horrenbestez, neurri hauek ezartzen ditut XXXXX adingabeari dagokionez.

1.– XXXXX adingabearen onura eta interesen alde, Sandy Alexandra Olivo Martínez amari ematen zaio haren zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, aldiz, bi gurasoek izango dute.

2.– 75 euro ordaindu beharko du aitak mantenu-pentsio gisa, XXXXX adingabearentzat, harik eta independentzia ekonomikoa lortzen duen arte; hil bakoitzaren lehenengo bost egunetan sartuko du zenbateko hori amak horretarako izendatzen duen kontu-korrontean edo aurrezki-kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratu beharko da, betiere Estatistikako Institutu Nazionalak edo ordezko erakunde batek argitaratutako KPIk duen aldakuntzarekin bat etorriaz.

Aparteko gastuak, guraso bien artean ordainduko dituzte, erdibana. Horretarako, aurretik, gastua egin beharra adostu beharko dute.

3.– XXXXX adingabearekiko bisita-erregimen hau ezartzen da Rickelmys Reyes Metz aitaren alde:

Astean bi egunetan egon ahal izango da aita bere semearekin, astearteetan eta ostegunetan, bi orduz, 16:00etatik 18:00etara, adingabea amaren etxean hartu beharko du, eta hara itzuli.

Halaber, aita telefonoz mintzatu ahal izango da semearekin, edo bestelako edozein bide erabiliz, baldin eta semearen atseden-, hezkuntza-orduak eta jatorduak errespetatzen baditu.

Prozedura honen izaera berezia ikusirik, kostuak ez zaizkio inori ezartzen, eta alderdi bakoitzak ordainduko ditu berak sortutako kostuak, eta komunak, berriz, erdibana.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1877 0000 39 0011 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ryckelmys Reyes Metz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2016ko apirilaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA..


Azterketa dokumentala