Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2016ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2327

EDIKTUA, 1177/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1177/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Makro Autoservicio Mayorista, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Alfredo Aja Garay.

Demandatua: Soul Cream, S.L.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2016-03-31n, eta honako hauek dira xedapenak:

Osorik baiesten dut Makro Autoservicio Mayorista, S.A.k sozietateak Soul Cream, S.L. demandatuaren aurka aurkeztutako demanda, eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 8.427,54 euro. Ebazpen honetan jasotako zuzenbideko hirugarren oinarrian zehaztu interesa sorraraziko du aipatu zenbatekoak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Soul Cream, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 31.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala