
99. zk., 2016ko maiatzaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2263
IRAGARKIA, 2016ko martxoaren 4ko UPV/EHUko Errektorearen ebazpena jakinarazteko dena. Jakinarazpenak zerikusia du espedienteari hasiera ematen zion 2015eko irailaren 21eko Ebazpenarekin, Idazkaritza Nagusiak bidalitakoa, eta Estatutuen 70. artikuluan datza.
Unibertsitateko Idazkaritza Nagusikoak ahalegindu gara Miguel Angel Pajares Miranda jaunari UPV/EHUko Errektorearen 2016ko martxoaren 4ko Ebazpenaren (2015eko irailaren 21ean irekitako espedientea) berri ematen, baina ez dugu lortu. Horrela, bada, iragarki hau argitaratu dugu, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.5 eta 61. artikuluetan zehaztutakoari jarraituz.
Ebazpena jendaurrean jarri dugu interesduna jakitun jartzeko, eta jakinarazpentzat hartu behar du. Honako ohar hau izan beharko du kontuan:
Ohar bakarra: erabakiaren berri jakiteko, Idazkaritza Nagusiko buruarengana joan beharko duzu (jendaurreko ordutegian) 10 eguneko epean, iragarki hau argitaratzen den egunetik hasita (Helbidea: Errektoregoko Eraikina, Sarriena auzoa z.g, 48940 Leioa).
Leioa, 2016ko apirilaren 25a.
UPV/EHUko idazkari nagusia,
JOSÉ LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.
RSS