
99. zk., 2016ko maiatzaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ZALLAKO UDALA
2262
IRAGARKIA, Zallako HAPOaren berrikusketaren azterketa akustikoaren hasierako onespenari buruzkoa.
Udalaren osoko bilkurak, 2016ko maiatzaren 4an eginiko ohiko bilkuran, erabaki zuen hasieran onestea Zallako HAPOaren berrikusketaren azterketa akustikoa. Azterketa hori AAC Centro de Acústica Aplicada SLk egin du.
Urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako dokumentua jendaurrean ikusgai jarri da hilabetez, edozein pertsona fisikok zein juridikok dokumentazioa aztertzeko aukera izateko, eta egokitzat jotako alegazioak egin ahal izateko.
Horretarako, dokumentazioa interesdunen eskura jarriko da, aztertu ahal izan dezaten, jendearentzako ordutegian, Zallako udaletxean.
Zalla, 2016ko maiatzaren 10a.
Alkate-udalburua,
JAVIER PORTILLO BERASALUCE.
RSS