
99. zk., 2016ko maiatzaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (203 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2260
IRAGARKIA, ibilgailuak dauden lekutik eramateko errekerimenduak jakinarazten dituena.
Errekerimendu horiek aurrez aurre jakinarazteko ahalegina egin arren, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko. Lege hori irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen, Sektore Publikoa arrazionalizatzeko eta administrazio-erreformarako beste neurri batzuei buruzkoak.
Errekerimendu honekin batera beste ohartarazpen hauek ere egiten dira:
Lehenengoa.– Zerrendatzen diren ibilgailuak ibilgetu edo bide publikotik kendu zirenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnez eta tarte horretan alegaziorik aurkeztu ez denez, ibilgailuak dauden lekutik eraman behar dituzue hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen duelako Trafikoari, Ibilgailu motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen ( Testu Bategina urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen) 106. artikuluak 1. ataleko a) idatzi-zatian eta atal horretako azken tartekian ere.
Bigarrena.– Jakinarazten dizuegu Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ibilgailua eraman aurretik, ibilgailua kentzeagatik eta beste leku batean gordetzeagatik sortutako gastuak ordaintzeko eska dakizuekeela.
Hirugarrena.– Adierazitako epean ibilgailuak eraman ezean, ibilgailuen Tratamendurako Zentro Baimendu batera eramango dira, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 106.1 artikuluaren azken tartekian xedatutakoaren arabera.
Hori guztia argitara ematen da eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten, horientzako jakinarazpena baita.
Jakinarazpen honek Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du indarra.
Donostia, 2016ko maiatzaren 10a.
Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Bulegoko arduraduna,
XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.
RSS